Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

Arazo teknikoekin baina aurrera doa 'Ikasys' ekimena

Orio

Arazo teknikoak badituzte ere, ikasleen jarrera «oso positiboki» baloratu du ikastolako zuzendari Zigor Saizarrek

onintza lete

Ia hilabete pasatu da Orioko Herri Ikastolan Ikasys proiektua martxan jarri zenetik. Proiektu honek ikasteko modu berriak biltzen ditu bere baitan, ikasleek ordenagailua erabiltzen dutelako ikasgelan bertan zenbait ariketa egiteko. Hasiera honetan «arazo teknikoak» izaten ari diren arren, «ikasleen jarrera oso positiboa» izan dela adierazi du Ikastolako zuzendari Zigor Saizarrek.

Arazo teknikoak

Saizarrek azaldu duenez, arazo teknikoak izan dituzte lehen aste hauetan, Orion ez ezik baita beste bi ikastoletan ere. Horrek «zaildu» egin du sistema hau erabiliz prestatutako eskolak normaltasunez ematea, baina fase honi dagozkion ezaugarriak horiexek direla adierazi du: «Guri tokatu zaigu esperimentazio fasea egitea eta baditu bere zailtasunak ere, baina aldi berean oso pozik gaude proiektu honetan parte hartzearekin».

Hain zuzen ere, ordenagailuen zerbitzariarekin dituzte arazoak, batzuetan blokeatu egiten delako, eta horrek aldaketak eginarazi dizkie. Hasieran, ikasgai bakoitzean astero 30 minutu egiten zituzten bigarren, laugarren eta seigarren mailako ikasleek, baina arazo horiek direla eta, bigarren eta seigarren mailetako ikasleak sistema honekin ikasgai gutxiago egiten ari dira orain. Laugarren mailako ikasleak dira, beraz, aurreikusitako planari jarraitzen diotenak. Dena den, proiektua martxan jarri aurretik Saizarrek esan zuen bezala, maila horietako ikasle guztiak ari dira sistema hau erabiltzen.

Ikasturte amaiera normala

Ordenagailuekin izaten ari diren arazoek ikasturteko programan aldaketarik ez dutela eragin azpimarratu du Saizarrek, eta ikasturtea «berdin-berdin eta normal» ari direla egiten gaineratu du.

Bestalde, sistema hau erabiltzen dutenean, ikasleak «adi-adi eta kontzentratuta» ikusten dituela adierazi du, eta ikasleak proiektua «interes handiarekin» bizitzen ari direla irizten dio. Zentzu horretan, «oso positiboki» baloratu du Ikasys proiektuaren hasierako fase hau.

Ikastolen Elkarteak hiru ikastoletan jarri du martxan esperimentazioaren aurreneko fasea, eta Orioko Herri Ikastola da hiru horietako bat. Apirilaren 14an hasi eta ikasturtea bukatzearekin batera amaituko da aurreneko fase hau ere. Helburua, proiektuak teknikoki funtzionatzen duen ala ez ikustea da, datorren ikasturtetik aurrera bigarren fase batera salto egin ahal izateko eta sistema berri hau normaltasunez ezarri ahal izateko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa