Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

Gaur egun osoko egitaraua Mikel Txiki jaia ospatzeko

Jaiak

Goizean eskolarteko kirolak izango dira eta arratsaldean, berriz, sari banaketa, antzerkia eta triki-bertso-poteoa

aiora larrañaga

Urtero bezala, aurten ere maiatzaren 8ak ekarri ditu Aizarnazabalera jaiak. Izan ere, gaur ospatuko dute aizarnazabaldarrak Mikel Txiki Eguna. Aurtengoan asteguna tokatu denez, egun bakarreko festa izango da. Hala ere, ekitaldi ugari antolatu dute.

Goiz parterako, Aizarnazabalgo Eskolak Arroa, Oikia, Aizarna eta Aizarnazabalgo ikasleen arteko Eskolarteko Kirol Txapelketa prestatu du. Txikienek hurrengo kiroletan parte hartzeko aukera izango dute: esku pilota, pala, xakea, damak eta lasterketak. Eguardian bazkaria izango dute eta 14:30ean, bazkalostean, LHko 5. eta 6. mailetako finalak jokatuko dituzte. HHkoen lokots bilketa eta lasterketa probak ere orduan egingo dira. Horretaz gain, kirol txapelketari amaiera emateko, sariak banatuko egingo da.

Ondoren, 16:00etan, antolatzaileek parte-hartzaile guztientzako askaria edo merienda prestatuko dute; jarraian, haurrek buruhandietatik iheska herrian zehar ibiltzeko aukera izango dute.

18:30ean, Inaxito 1,2,3 antzerkia izango da ikusgai. Ekimen berri hau Adiskide Bertso Eskolak antolatu du Kutxa Fundazioaren laguntzaz, eta bertso-antzerkia ikusteko aukera izango dute aizarnazabaldarrek. Eguraldi ona eginez gero, herriko plazan egingo da saioa eta, bestela, eskolako soinketa gelan edota frontoian. 19:00etan, berriz, meza izango da Mikel Goiangeruaren parrokian.

Eguna bukatzeko, festa guztietan bezala, ez da musikarik faltako Aizarnazabalen, 19:30ak aldera triki-bertso-txiste poteoa izango baita herriko tabernetan barrena. Iluntzean, berriz, 22:30ak aldera, parrandazaleek dantza egiteko aukera izango dute Kupelarekin.

 

egitaraua



Goizean. Arroa, Oikia, Aizarna eta Aizarnazabalen artean eskolarteko kirol txapelketa

Eguerdian. Bazkaria

14:30ean. LHko 5. eta 6. mailetako finalak. HHko haurren lokots bilketa lehiaketa eta sari banaketa.

16:00etan. Merienda denentzat eta, ondoren, buruhandiak

18:30etan. Bertso Eskolak antolatuta Inaxio 1,2,3 antzerkia.

19:00etan. Meza.

19:30ean. Triki-bertso-txiste poteoa herriko tabernetan.

22:30ean. Kupela taldearekin dantza saioa.



 

«Garai batean San Migelak maiatzean ospatzen ziren»

IDOIA GONZALEZ ð- Festa batzordeko partaidea

Jaiak

Festa batzordeko partaideak Mikel Txiki Egunaren jatorria eta nondik norakoak kontatu ditu

a. larrañaga



Mikel Txiki Eguna ezagutzera emateko festa batzodeko partaide Idoia Gonzalezek (Aizarnazabal, 1976) jaien jatorriari buruz hitz egin du, besteak beste

Sanmigelak irailean dira. Zer dela eta ospatzen da Mikel Txiki eguna maiatzaren 8an?

Herriko jendeak dio garai batean San Migel Jaiak maiatzean ospatzen zirela. Baina baserritarrek urte sasoi honetan lan ugari izaten dutenez, irailean ospatzen hasi omen ziren. Aldaketa hori egin zenetik, maiatzean Mikel Txiki Eguna ospatu izan da, garai bateko usadio hura gogoratzeko. Betidanik ezagutu dut Mikel Txiki Eguna.

Umeei zuzendutako jaia al da, batik bat?

Mikel Txiki Eguna egun sinbolikoa da. Aizarnazabaldarrek ez dute jai hartzen egun honetarako. Eskola izan da betidanik Mikel Txiki Egunerako egitarau berezia prestatu duena. Eskolarteko kirol txapelketa, bazkaria... antolatzen ditu eta ekitaldi horien bidez umeek Mikel Txiki Eguna egun berezia dela ikasten dute. Horretaz gain, Udalak urtero iluntzean poteoa eta dantzaldia antolatzen ditu. Aurtengoan ekimen berri bat izango dugu, Adiskide Bertso Eskolak Kutxa Fundazioaren laguntzarekin Inaxito 1, 2,3 antzerki saio antolatu baitu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Oteiza. Bizirako proiektua.
ZARAUTZ, Sanz Enea kultur etxeko erakusgelan - 2008-10-10

Dantza

Dantzari Txiki Eguna
AZPEITIA, Herrian - 2008-10-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa