
Balentziaga museo barruko lanak AV62 Arquitectos enpresak egingo ditu
Getaria
Proposamenak «Cristobal Balenciagaren lan lerroarekin bat» egiten duela adierazi du Berroeta Aldamar elkarteak
onintza lete
Berroeta Aldamar elkarteko Administrazio Kontseiluak AV62 Arquitectos enpresari esleitu dio Balentziaga Museoaren barrualdea egokitzeko lanen ardura.
Dena dela, lehiaketara aurkeztu dituzten lanen «kalitate altua» azpimarratu nahi izan du Kontseiluak, eta era berean, «taldeek egindako lana eskertu» nahi izan du.
AV62 Arquitectos enpresak aurkeztutako proposameneko elementu guztiek «logika orokor bati» jarraitzen diotela irizten dio elkarteko administrazio kontseiluak, eta proposamena «dotoreziaz eginikoa» dela gaineratu du.
Gainera, kontseiluaren ustetan aukeratutako proposamenak «Cristobal Balentziagaren lan lerroarekin bat egiten du».
Azalpen zehatzak
Kontseiluak, proposamenaren balorazio orokorra ez ezik, azalpen zehatzagoak ere eman ditu. Behe oinari dagokionez, adibidez, «zintzilikatutako kutxen azpian denda, kafetegia eta erabilera anitzetarako gunea» egongo liratekeela esan du. Proposamen honek «atariko espazioaren erabilera egokia» bermatzen duela gaineratu du.
Sarreran museoaren aurrealdea berritzea proposatzen du enpresak, «egitasmoaren zantzu orokorrarekin bat etortzeko».
Behin-behineko erakusketa areto gisa «antolakuntza irekia eta erabilera anitzak ahalbideratzen dituen» gunea proposatzen du enpresak, eta erakusketa iraunkorretarako, aldiz, «oso antolakuntza zehatza» duen aretoa.
Bestalde, eraikinaren kanpoaldean landareak eta zuhaitzak jartzea proposatzen du, «eguzkiaren indarra baretzeko».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31
Musika
EVISAVUELOREN KONTZERTUA
ZESTOA, HERRIKO PLAZAN - 2008-08-23
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.