
Bihar hasiko da Bebarruko Jardunik esperimentalena
Kultura
Italiatik etorritako hainbat sortzaileren proposamenetan parte hartzeko aukera izango da
irene elorzA
Behin ere baino esperimentalago dator aurtengo Bebarruko Jardunek ekimena. Jolaserako eta eraldaketarako gogoz daudenak Matadeixen dute hitzordua, bihar hasi eta larunbata bitartean.
Soinua, irudia eta hainbat ikuskizun berezirekin osatu du egitaraua Matadero Ekintzak taldeak. Horretarako, Italiatik etorritako lagun talde baten laguntza izango dute. Stefano Angelisek, Antonio Tremanik, Gabriele Serinik, Marcello Liberatok, Gianmarco Serrak eta Alex Mendizabalek sorkuntza lantzeko hainbat proposamen aurkeztuko dute Azkoitiko jaialdian.
Sorkuntza laborategia
Hitzaldiak, proiekzioak, afari isila, malabareak eta musika saioetan zuzenean parte hartzeko aukera izango dute ikusleek 2008ko Bebarruko Jardunetan.
Proposamen ikusgarrienen artean, larunbatean egingo duten Cuninema izeneko sorkuntza tailerra dago. Cucinema di Genzano ekimena 2004 urtean jaio zen, Tinello estudioan, Genzanon (Erroma, Lazio, Italia). Tailerraren, instalazioaren eta performance-aren arteko ekitaldia da. «Cucinema hasieran adiskidetasun kontua izan zen, aurrerantzean indarberrituko dena», diote sortzaileek.
Castelli Romani bailarako eta, bereziki, Genzanoko errezeta bilduman oinarritu zen hasieran. Horrekin batera, zinema, pintura, musikarekiko zaletasunean eta osagaien eraldaketan oinarritzen da; hori guztia ikusizko, soinuzko, ukimenezko, usaimenezko, zaporezko eta pentsamenduzko esperientziak eraldatuz eta modu berritan aurkeztuz eta biziaraziz.
«Parte hartzen duen jendearentzat aurkikuntza galanta da beti», diote Cucinemako kideek: «Bila ezazue orain nola mugitu eta laborategi hauen artean zer egin , zuentzat pentsatuak eta prestatuak. Zuek ez bait zarete Cucinema-ren publikoa, Cucinema bera baizik», ohartarazi dute antolatzaileek.
Izan ere, Cucinema laborategian, ikusleak parte hartzen du, aurrean dituen oinarrizko materialak erabiliz, eta zentzuekin jolastuz edo esperimentatuz. «Honetan datza: material horiek trasformatu, beste izaera eremu batzuetara eraman eta hainbat teknikaren ondoren, proiektorearen sutik igarotzen da, argi irudi mugikorrean bilakatuz eta soinu bandarako prestatutako materialak ere soinu sentsazio bilakatuz».
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteera
Parrokiara bisita
UROLA-KOSTA, Parrokia - 2008-08-22
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZPEITIA, Parrokia - 2008-08-22
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.