Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 8, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Zortzikoak irabaziz amaitu du denboraldia Nantesen

Orio

Oriotarrek larunbateko eta igandeko estropadak irabazi zituzten Nanteseko Nazioarteko Estropadetan

onintza lete

Aulki mugikorreko denboraldia amaitu du Orioko zortzikoak. Joan den asteburuan jokatu ditu azken bi estropadak Nantesko (Bretainia) Nazioarteko Estropadetan. Biak irabazi dituzte oriotarrek, eta orain traineru denboraldia prestatzen hasiko dira.

Estropadak larunbatean eta igandean izan ziren; larunbateko proba 1.000 metro luzekoa izan zen, eta igandekoa, berriz, 500 metrokoa;bietan Orio nagusitu zitzaion Universität Karlsruhe talde alemaniarrari.

Justu-justu irabazitakoak

Larunbatean 1.000 metroko estropada 02:53,803an egin zuen Orioko zortzikoak, baina bigarren egin zuten alemaniarrak oso gertu izan zituzten, 02:53,979 denborarekin. Ehunenekoen aldeak erabaki zuen, beraz, nor zen irabazlea.

Igandean ere gauza bera gertatu zen; 500 metroko proban 01:23,002 egin zuen Oriok eta 01:23,784, berriz, Universität Karlsruhek.

Talde alemaniarra ez zutela ezagutzen eta «gerra handia» eman dietela aitortu du Orioko entrenatzaile eta arraunlari Gorka Etxeberriak. Hurrengo urtean Orioko Nazioarteko Estropadara etortzera «gonbidatu» dituztela jakinarazi du, gainera.

Kanpokoak ezagutzen

Nantesko Nazioarteko Estropadan aurrenekoz hartu dute parte eta estropaden aurretik beste taldeei buruzko «informazio gutxi» zutela adierazi du Etxeberriak: «Nantesera hemendik kanpoko taldeak ezagutzeko asmoz joan gara, eta aldi berean kanpokoek gu ezagutu gaitzaten ere bai».

Zentzu horretan, Etxeberria gustura agertu da aurtengo denboraldian kanpotarrekin sortutako harremanekin. Denboraldiko gauzarik garrantzitsuenetarikotzat jo du alor hori: «Guk askotan pentsatzen dugu hemen bakarrik egiten dela arraunean, baina kanpora ateraz gero, beste lekuetan ere izugarri egiten dutela ohartzen zara».

Denboraldia, «nahiko ona»

Estropada garrantzitsu askorik irabazi ez badute ere, aurtengo denboraldia «nahiko ona» izan dela uste du Etxeberriak. Emaitzei dagokionez, bi estropada azpimarratu ditu oriotarrak: «Bilbon Astillerori irabazitako estropada», alde batetik, eta «Espainiako Errege Kopan lortutako bigarren postua», bestetik.

Azken honetan, Andaluziako selekzioak hartu zien aurre, baina «haiek Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestatzen» ari direla eta «hain maila altuko taldearen aurrean bigarren geratzea garrantzitsua» izan zela adierazi du.

Talde gaztea, etorkizunekoa

Aurtengo taldea gaztea da eta denboraldi honetan «gehienbat aurrera begirako lana, etorkizunerakoa», egin dutela eta emaitzak «hemendik bizpahiru urtera» ikusiko direla adierazi du Etxeberriak.

 

nantesko nazioarteko estropadak





1.000 metroko proba Denbora

1. Orio AE 02:53,803

2. Univ. Karlsruhe 02:53,979

3. Univ. Nantes 02:54,211



500 metroko proba Denbora

1. Orio AE 01:23,002

2. Univ. Karsruhe 01:23,784

3. Univ. Tübingen 01:29,436



 

Trainerillen 2. eta 3. jardunaldietan indartsu aritu dira eskualdekoak

Kirola

Ligan, gizonezko seniorretan Zarautzek irabazi zuen larunbatean eta bigarren izan zen igandeko estropadan

o. lete



Joan den asteburuan Gipuzkoako Trainerillen Ligako eta Gipuzkoa Federazio Kopako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu ziren Mutrikun eta Pasai Donibanen. Eskualdeko taldeak indartsu aritu ziren maila guztietan; ligako gizonezko seniorretan, esaterako, Zarautz nagusitu zen larunbatean eta bigarren izan zen igandean, Hondarribiren atzetik.

Emaitza txukunak

Larunbatean Mutrikun jokatu zen jardunaldian, eskualdeko taldeek irabazi zituzten maila guztietako norgehiagokak: jubeniletan, getariarrak izan ziren nagusi; nesketan, zumaiarrak; eta seniorretan, zarauztarrak. Federazio Kopan, berriz, Orio B nagusitu zen gizonezko seniorretan.

Igandean ere antzeko emaitzak lortu zituzten; jubeniletan eta nesketan getariarrek irabazi zuten eta Federazio Kopan Orio Bk lortu zuen garaipena.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa