Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko uztailak 24, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Euskal Herriko ordezkariek erraz irabazi diete Valentziako pilotariei

Azkoitia

Munduko Pilota Batzarrak herenegun gaueko partidak «espero baino eskasagoak» izan direla aitortu du

Amaia mendizabal

Euskal Herriko ordezkariek pilota kontuetan valentziarrak baino abilagoak direla erakutsi dute. Izan ere, Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, Euskal Herria eta Valentziaren (Herrialde Katalanak) artean zaletu eta profesional mailetako eskuz binakako partida bana jokatu zuten herenegun gauean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, eta euskal ordezkariek erraz irabazi zituzten bi partidak.

22:00etan hasi zen jaialdia, zaletu mailako partidarekin. Euskal Herriaren ordezkari gisa Mendizabalek eta Gonzalezek osatutako bikotea aritu zen, eta aurrez aurre izan zituzten Sarasol eta Mezquita, Valentziaren izenean.

Ordu erdi eskas behar izan zuten euskal selekziokoek 32 tantora iristeko, garaipena lortzeko; valentziarrak 13 tantotan gelditu ziren.

Profesionaletan 32-7 emaitza

Ondoren iritsi zen profesionalen txanda. Asergaceko Berasaluze VIII eta Aspeko Lasa III euskal selekziotik, eta Nuñez eta Pascual II valentziarren aldetik. Eta berriro ere ordu erdi eskasean erabaki zuten partida. Euskal ordezkariak 32 tantotara iritsi zirenean 7 besterik ez zituzten lortuak valentziarrek.

Arauak moldatuta

Euskaldunek eta valentziarrek ez dute modu berean jokatzen pilotan, bakoitzak bere arauak baitauzka. Horregatik, Munduko Pilota Batzarrak bien arauak moldatu eta erdi bideko konponbidea aurkitu zuen, euskaldunen eta valentziarren jokatzeko moduak berdintzeko asmoz. Hala, partidak 32 tantotara jarri zituzten, laburregiak ez izateko. Izan ere, errebotea zortzigarren koadroan jarri zuten, frontoia motzago eginez.

Horretaz gain, bosgarren koadrotik atera zuten sakea, hirugarreneraino, eta pasa seigarren koadroan zegoen jarrita. Bestalde, pilotak ere ohikoa baino arinagoak ziren, 60 eta 65 gramo artekoak.

Munduko Pilota Batzarreko kide Kepa Arroitajauregiren ustez, «valentziarrak ez ziren ohitu distantzia eta pilota horietara, baina gure ordezkariak ere ez dute halakoekin jokatzen normalean». Alde horretatik, valentziarrek «maila eskasagoa» eman zutela uste du.

Euskal ordezkariak, aldiz, «erraz menderatu zuten egoera, aurrean oso ondo aritu ziten bi partidetan, eta atzean ere eroso». Gauzak horrela, «ikuskizuna uste baino eskasagoa» izan zela aitortu du Arroitajauregik: «Ez zen atera guk espero bezala, baina pilota sustatzen eta halakoak antolatzen jarraituko dugu. Izan ere, hartu-eman horietatik ere beti ikasten da, baita gaizki ateratakotik ere».

Bestalde, valentziarrak errebantxa gose direla aurreratu du , eta hilaren 16an Bilbo inguruan bi herrialdeen arteko beste norgehiagoko bat izango da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa