Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 8, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agur santa kutz jaiei

Jaiak

Herenegun, santakutzetan, helduen danborrada izan zen ekitaldi nagusia; atzo, berriz, haur danbor-jotzaileen txanda izan zen

nerea uranga

Santakutzek eman dute eman beharrekoa Zestoan. Herenegun hasitako jaia atzo gauean bukatu zen. Festa hauetako ekitaldi nagusienak danborradak izan dira. Eguraldi ona ere izan da protagonista, eta giro ederra sortu da.

Herenegun gauen helduek egin zuten danborrada. Azken urteetan ohi bezala, sei taldek parte hartu zuten Danborrada Nagusian: Aldrebesak, Atabalak, Lau Iturri, Ipintza, Gure Txokoa eta Gaztetxekoak.

Elkarteetan, tabernetan edota Gaztetxean afaldu ondoren, danborradarako prestatu eta kalera irten ziren, talde bakoitza bere txokotik. Gero, talde guztiak Gurutzean elkartu ziren eta Musika Bandaren doinuan pieza batzuk jo zituzten. Gurutzetik, elkarrekin, herriko plazara joan ziren danbor-jotzaileen taldeak. Gauerdia jo orduko, bandera guztiak udaletxeko balkoira igota zeuden eta plazan bilduta zeudenek danborradako pieza guztiak jo zituzten.

Hori guztia jai giro ederrean egin zuten. Danbor-jotzaileen talderik jendetsuenak Gaztetxekoa eta Aldrebesak izan ziren: 70 lagun inguru zituen talde bakoitzak. Gainera, bi talde horiek karroza bana ere atera zuten kalejiran. Beste danbor-jotzaile batzuk, berriz, upela tiraka zutela irten ziren; Lau Iturri, esaterako.

Ehunka lagun irten ziren danborra edota upelak jotzen. Herriko plazako jarduna bukatu ondoren, pixkanaka-pixkanaka talde bakoitzak bere bidea hartu eta euren txokoetara joan ziren, datorren urtera arte danborrak edota upelak gordetzera. Baina hor ez zen bukatu atzo gaueko festa; eguraldi ederra lagun, jai giroa goizaldera arte luzatu zen Zestoako kaleetan.

Danbor-jotzaile txikiak

Atzo arratsaldean, berriz, danbor-jotzaile gazteen txanda izan zen. 18:00etarako denak kalejirari ekiteko prest ziren; bakoitza izendatu zioten tokian, Musika Banda lehen pieza jotzen noiz hasiko zain danborra astintzen hasteko. Haur eta gazte pilo batek osatzen dute haurren danborrada eta bi taldetan banatuta irteten dira, karroza eta guzti. Karroza antolatzeko lana Guraso Elkarteak hartzen du beregain, urtero-urtero. Kalerik kale ibili ziren txikienak, gogoz atabalak astinduz.

Gauean, aurtengo santakutz jaiak musikarekin bukatu ziren, herriko Karelean eta Grises Sueños taldeen kontzertua izan baitzean, hain zuzen ere.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa