
Udalak herrian ateratako argazkiak bildu nahi ditu
Zumaia
Modu horretan udal fototeka elikatu nahi du eta, bide batez, bere argitalpenetan erabiltzeko moduko argazkiak jaso
Amaia mendizabal
Udaleko Kultur eta Turismo Batzordea herriarekin lotura duten argazkien bila dabil, eta herritarrei laguntza eskatu die. Izan ere, herriarekin zerikusia duten argazkiak jaso nahi ditu Udalak, ondoren euren argitalpenetan erabiltzeko eta udal fototeka eguneratzeko. Gauzak horrela, herritarrei etxean dituzten argazkiak Foronda Kultur Etxera eramateko eskatu diete; etzi, astelehenean, amaituko da horretarako epea.
Udalak erabiliko ditu
Beraz, herritarrek emandako argazkiekin udal fototeka eguneratuko dute, batetik. Baina, horretaz gain, Udalak kulturaren edo turismoaren alorrean argitaratzen dituen euskarrietan ere erabiliko dituzte argazkiok. Horregatik, «Zumaiak turismoa erakartzeko izan ditzakeen baliabideak, lekuak, ekitaldiak» jasotzen dituzten argazkiak bildu nahi dituzte, herrigunekoak nahiz auzoetakoak, pasaiak nahiz ekitaldiak. Gaia librea da, beraz, baina kontuan hartuko dute edukia «esanguratsua» izatea. Hori bai, irudiek gaur egungoak izan behar dute.
Herritar bakoitzak gehienez 20 argazki aurkeztu ditzateke, eta koloretako diapositibak nahiz euskarri digitala eraman behar ditu Forondara.
Argazkiak, Udalarenak
Astelehenean, argazkiak aurkezteko epea amaitzean, Udaleko Kultur eta Turismo Batzordeak jasotako irudi guztien artetik hainbat aukeratuko ditu. Horiek aurrentzean Udalarenak izango dira; ordainetan, Udalak 35 euro ordainduko dizkio argazkia aurkeztu duen herritarrari, irudi bakoitzeko. Gainera, Udalak argazkia erabiltzen duen bakoitzean herritar horren sinadura agertuko da irudiaren ondoan.
Kultur eta Turismo Batzordeak hilabeteko epea izango du gorde nahi dituen argazkiak aukeratzeko. Baztertzen dituen irudiak 20 eguneko epean jaso beharko dituzte jabeek; argazkien bila inor agertuko ez balitz, horiek ere Udalak hartuko ditu beretzat.
Bakoitzak etxean dituen altxorrak herriaren partekatzeko aukera bikaina, beraz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31
Erakusketa
Jose Luis Zumetaren margolanak
ZARAUTZ, Ispilu Arte - 2008-08-08
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.