Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Haurren eta erretiratuen txanda

Zestoa

Santakutzek gaur ekarriko dute festa, baina atzo ere izan zen ospatzekorik: Zipristinen eta Gurutze Erretiratuen elkartearen eguna zen

amaia mendizabal-nerea uranga

Gaur 19:00etan botako dute santakutzei hasiera emango dien suziria. Ordu arte ez dira herriko festak hasiko, baina atzokoan ere jai giroa izan zen hainbat herritarrentzat Zestoan.

Izan ere, Gurutze Erretiratuen Elkarteak bere eguna ospatu zuen, alde batetik, eta 12:00etan meza nagusia entzun ondoren, Zestoako Bainuetxean elkartu ziren herriko erretiratuak, euren eguna bazkari oparo batekin merezi bezala ospatzeko. Ehundik gora erretiratu bildu ziren bainuetxean egindako jatorduan eta giro ederra sortu zuten.

Horretaz gain, ordea, bestelako ospakizunak ere izan ziren herrian, Zipristin Aisialdi Elkartearen eguna ere bai baitzen. Horiek eurek hobekien dakiten bezala ospatu zuten: herriko haurrei ondo pasaraziz.

Argazkiak eta hitz jolasak

Goizean Argazki Rallya antolatu zuten, eta hamar haurrek eman zuten izena. Haurrei lau gai eman zizkieten, eta horiekin zerikusia zuten argazkiak atera behar zituzten. Berdea, ura, monumentu historikoak eta handia naizenean zer? ziren Zipristinekoek jarritako gaiak, eta argazki sorta ederra atera zuten haurrek; atsedena hartuz hamaiketakoa egiteko aukera ere izan zuten. Arratsaldean eman zioten argazki rallyko irabazleari ezusteko saria.

Zipristin egunari bukaera emateko, arratsaldean Mihiluze lehiaketa antolatuta zuten udaletxeko arkupetan. Han parte hartzera animatu zirenek, lehiaketako proba dibertigarriekin ondo pasatu zuten. Baina gaur ere txikienek ondo pasatzeko aukera izango dute, santakutzei hasiera eman aurretik haurrentzako Kanpanolue ikuskizuna antolatu dutelako, 17:00etan, Laranjadin.

Behin suziriarekin festei hasiera emandakoan, santakutzetako ekitaldirik parte-hartzaileenaren txanda izango da: 22:30ean hasiko da helduen danborrada.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa