Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

nerea mujika eta miren casado ð- Triatletak

«Beti izan dugu asmoa neskak taldeka probaren bat egiteko»

Kirola

Larunbatean Senpereko txapelketan izango dira Mujika, Casado eta Etxaburu; batera eta elkarrekin egin beharko dute proba guztia

garazi mugertza

Maiatzaren 1ak zubi eguzkitsua ekarri du, uda iristear dela gogoraraziz. Zarautz ohikoa den bezala atzerritarrez beteko da, argazki flashez eta parrandazalez. Baina, zarauztarrak ere joango dira herritik kanpora, asteburu luze honi probetxua ateratzeko asmoz. Horren adibide dira Zarauzko Triatloi Elkarteko kide Nerea Mujika, Miren Casado eta Irati Etxaburu. Asteburua Senperen (Lapurdi) igaroko dute, gustukoen dutena egiten: triatloia. Bi egunetako txapelketa izango da, larunbatean hasi eta igandean amaituko dena, eta nahiko berezia. Izan ere, triatloiko proba guztiak elkarrekin osatu beharko dituzte, baita helmugara iritsi ere. Nerea Mujikak eta Miren Casadok probarem nondik norakoak azaldu dituzte.

Nolakoa izango da asteburuan duzuen txapelketa?

Mujika, Nerea: Emakumezkoek eta gizonezkoek hartuko dugu parte. Proba taldeka izango da. Niretzako honelako proba batean parte hartuko dudan lehenengo aldia da, baita halakorik ikusiko dudan lehenengo aldia ere.

Casado, Miren: Banakako proba izaten denean bakoitza bere neurrira aritzen da, baina taldekakoan denok batera egin behar ditugu probaren zati guztiak.

Zer garrantzi du zuentzako proba honek?

Mujika, N.: Beti izan dugu asmoa neskek taldeka zer edo zer egiteko eta txapelketak duen garrantziagatik beharrean, denok elkarrekin zerbait egiteko gogoa dugulako egingo dugu. Gainera, bai Mirenek bai nik beste helburu batzuk ditugu denboraldi honetan.

Casado, M.: Bai, helburu nagusiagoak ditugu. Baina denborakdi hasiera da eta taldearekin gustura ibiltzeko aukera ematen digu proba honek.

Zer emaitza izatea espero duzue?

Mujika, N.: Beno, badugu halako lehia berezi bat Lekeitioko neskekin. Badakigu parte hartuko dutela eta eurak ere badakite gu ere han izango garela. Lehia ziurtatuta dago.

Casado, N.: Gainera, bi taldeon maila antzekoa izan daiteke. Izena eman duten gehienak frantsesak dira, baina euskaldunon artean izango da lehia, gehienbat.

Euskal Herritik talde gehiagok parte hartuko al dute?

Mujika, N.: Begira ibili nintzen, baina ez nuen beste talderik aurkitu izena emandakoen zerrendan. Dena dela ere, beste talderik egonda ere, pikea ziur lekeitiarrekin izango dugula!

Bi eguneko txapelketa izango da. Nola egituratuta egongo da?

Casado, M.: Larunbatean taldekako probak egingo ditugu eta igandean banakakoak izango dira.

Mujika, N.: Frantzian normalean asteburu osoko txapelketak antolatzen dituzte. Hala ere, gu larunbatean bakarrik ariko gara.

Asteburu honetako txapelketaren ondoren, zein izango da zuen ondorengo erronka?

Mujika, N.: Euskal zirkuitu moduko bat dago eta Zarauzkoa baino lehen badaude triatloi txiki batzuk; Gorlizkoa, Donostikoa, Ondarrukoa... Duatloiak ere badaude, baina nik horietan ez parte hartzea erabaki dute.

Zein da zuentzat aurtengo txapelketarik garrantzitsuena?

Mujika, N.: Nik iaz egin nuen lehen aldiz Zarauzko triatloia eta berriro egin nahi dut. Kontua da Zarauzkoak entrenamendu asko eskatzen duela, gogorra baita. Egia esan, horri begira jarrita nago. Nire helburua Zarauzko triatloia behar bezala egitea da.

Casado, M.: Zarauzkoa niretzako helburu bat bada, baina badut helburu potoloago bat: IronMan bat egin behar dut aurten eta nire helburu nagusia hori bukatzea da, distantzia aldetik oso luzea baita. Bestelako probetan parte hartuko dut, baina beti ere Iron Man-ari begira. Kasik Zarauzkoaren bikoitza da hori.

Zarauzko Triatloi Elkarteko kideak zarete; noiztik?

Mujika, N.: Ni Miren baino lehenago hasi nintzen. Taldean sartu nintzenean 30 kide inguru zeuden, eta ni izan nintzen lehenengo emakumezkoa. Besterik gabe hasi nintzen; korrika egiten nuen eta igerian ere ibiltzen nintzen, bizkarragatik. Jendea ezagutu nuen eta haiekin entrenatzen hasi nintzen. Triatloiaren mundua probatzeko esan zidaten, probatzea erabaki nuen, eta zeharo erakarri ninduen.

Miren Casado: Ni geroago hasi nintzen, duela hiru urte inguru. Igeriketa mundutik nentorren; 11 urte egon nintzen igeri egiten, nahiz eta ez zitzaidan gehiegi gustatzen. Baina banuen gogoa zerbait desberdina egiteko. Korrika egitea asko gustatzen zitzaidan eta triatloiak bi gauzak egiteko aukera ematen zidan. Zarautzek triatloi taldea izanik, aukera paregabea zen.

Zer iritzi duzue emakumeak kirol munduan bizi duen egoeraz? Eta triatloiari dagokionez?

Casado, M.: Nik uste dut batzuetan pixka bat errua gurea ere badela, ausartagoak izan behar dugula, gehiago animatu behar garela. Hala ere, animatzen hasiak gara, gero eta gehiago baikara triatloian parte hartzen dugun emakumezkoak ere.

Honez gain, nik pertsonalki eskertzen ditut emakumeentzako ematen diren laguntzak, hein batean lagungarriak direlako, baina ez onartzea erabaki dut, behin neskak pausua ematera ausartu garenean bidea geure kabuz egin beharko genukela uste baitut.

Mujika, N.: Nik uste neskak lotsatu egiten direla, eta mutilak batzuetan ausartagoak direla. Adibidez, taldeko neskak urte batzuetan triatloi txikiak egiten ibili gara, eta gero eman dugu saltoa handiagoagoetara.Mutilak taldean sartu etauzenean handira joaten dira. Nik uste neskei salto horiek ematea falta zaigula.

Eta emukemezkoen kirolari ematen zaion trataerari buruz, zer iritzi duzue?

Casado, M.: Uste dut nahikoa argi dagoela trataera ez dela berdina. Adibide garbiena Ainhoa Muruarena da. Olinpiar Jokoetan ibilitakoa da, eta gizonezkoa balitz oso ezaguna izango litzateke. Baina Ainhoa Murua jende askok ez du ezagutu ere egiten. Argi dago ezberdin tratatzen dela emakumeen kirola.

Mujika, N.: Nik uste neskak beste maila batean gaudela komunikabideentzat.

Zenbat triatleta emakumezko daude orokorrean?

Casado, M.: Ohiko proba bat adibidetzat hartuta, mutilak 300 badira 20 edo 30 neska aterako dira. Nik uste neskentzako txikitan hasiz gero errezagoa izaten dela, baina heldutan hasiz gero gizonezkoentzako baino zailagoa izaten dela pauso hori ematea.

Mujika, N.: Triatloia ezaguna bada neska gehiagok ematen dute izena, baina, dena dela ere, gero eta gehiago gara.

Zenbat kidek osatzen duzue taldea? Eta zenbat emakumezkok?

Mujika, N.: Orain 60 kide inguru izango gara, eta horietatik emakumezkoak sei gara.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa