Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Musika Udalekuak antolatu ditu Bizkargi Musika Eskolak

Hezkuntza

Ekainaren 23tik uztailaren 4a arte egingo dute 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena

irene elorzA

Bizkargi Musika Eskolak 15 eguneko Musika Udalekuak antolatu ditu estreinakoz uda honetarako. 4 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena ekainaren 23an hasiko da eta uztailaren 4a arte iraungo du.

Bi astean zehar, eta adinaren arabera banatutako taldeetan, musika eta elkarbizitza uztartzeko aukera izango dute umeek, hainbat irakasleren ardurapean. Datorren astelehenean zabalduko dute izena emateko epea, maiatzaren 5ean. Parte-hartzea mugatuta egongo da eta interesa dutenek lehenbailehen eman beharko dute izena astean zehar, ikastetxeko idazkaritzan edo telefonoz, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Udalekuek 110 euroko prezioa dute, eta familia ugariek %15eko beherapena izango dute.

Goizetan egingo dituzte saioak, 09:30etik 13:30era bitartean, astelehenetik ostiralera. Udalekuak euskaraz izango dira eta Bizkargi Musika Eskolako geletan egingo dituzte.

Proposamen anitza

Xabier Lizasok atzo aurkeztu zien ikastaroa Bizkargi Musika Eskolako ikasleen gurasoei. Ikasleek «metodo praktiko, dibertigarri eta parte-hartzaile baten bidez, musikarekin batera elkarbizitzen» ikasiko dutela adierazi zien gurasoei. «Ikasle gazteek musika ezagutzea, sentitzea, berarekin elkarbizitzea eta musika interpretatzen jakiten ikastea da udalekuen helburua», erantsi zuen.

Musika Udalekuen helburuak hauek dira: umeek behar bezala arnasten ikastea; erritmo eskema ezberdinak garatzea; kantu baten koreografia dantzatzea; gure inguruko soinuak identifikatzea edo abesti baten hitzak eta doinua memorizatzea, besteak beste.

Ikasturtea osatzeko aukera

«Hilaren 20an bukatzen da ikasturtea eta nahi duenak jarraipena emateko aukera ona du Musika Udalekuen bitartez», dio Bizkargi Musika Eskolako zuzendari Maria Jose Arregik. «Oso ekimen interesgarria da eta beste herrietan arrakasta izan du», gaineratu du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31

Erakusketa

Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa