
Nazioarteko III. Hegats Igeriketa Lasterketa izango da igandean
Kirola
12:00etan hasiko da proba Zarauzko moilatik eta Getariara joan-etorria egingo dute igerilariek
xabi aizpurua ugarte
Igerian laguntzeko hegatsa jantzita dabiltzan igerilariak ikusteko aukera izango da igande honetan. Izan ere, hirugarren urtez jarraian, Nazioarteko Hegats Igeriketa Lasterketa jokatuko da Zarautzen, Mollarri Sub elkarteak antolatuta. Zarauzko moilatik abiatuko dira igerilari hegatsdunak eta Getariara joan-etorria egingo dute. Antolatzaileen arabera, gutxi gorabehera ordubete iraungo du probak, aurreko urteetan bezalatsu.
Ez da oso hitzordu jendetsua izaten, baina hegats igeriketako proba ari da bere bidea egiten. Aurreko bi urteetan 35 parte-hartzaile inguru izan dira eta aurten ere antzera ibiliko direla aurreikusten dute.
Ibilbidea, «erakargarria»
Hegats igeriketako lasterketa jokatu zen lehen urtean Zarauzko moilatik Mollarrira joan-etorria egin zuten. Baina, ikusleentzat ez zen batere erosoa, itzuli arte ez baitzuten ezer askorik ikusten. Getariara joan-etorria eginez, ordea, pasealekuan ibiltzen den jende guztiak gozatu dezake lasterketaz. Iaz probatu zuten ibilbide hau, eta aurrerantzean horrela izango dela ziurtatu dute antolatzaileek, ikusleentzat «erakargarria» delako.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Iņigo Manterolaren margolanak
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZPEITIA, Parrokia - 2008-08-29
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.