Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Oñatz bidean istripua izandako sei adingabekoetatik hiru larri daude

Azpeitia

Herenegun arratsaldean gertatutako istripuaren nondik norakoak argitzeko Ertzaintza lekuko bila dabil

nerea uranga

Herenegun arratsaldean Azpeititik Oñatzerako GI-3181 errepidean izan zen auto istripu batean sei adingabe zauritu ziren. Horietatik bi arin zauritu ziren eta hirugarren bat atzo itzuli zen etxera. Beste hirurak, ordea, zauri larriak dituzte; tartean, autoa gidatzen ari zen adingabekoa; bi Donostiako ospitalean daude eta bestea, berriz, Barakaldoko ospitalean dago.

13 eta 16 urte arteko gazteak dira; lau azpeitiarrak, bat aizarnarra eta bestea errezildarra.

Istripua herenegun 16:30ak aldera gertatu zen. Sei gazteak BMW gris batean zihoazen, eta autoa errepidetik atera zen Gerrantzuri baserritik gertu. Maldan behera joan zen autoa 50 metro baino gehiagotan, zilipurdika, eta hondakindegi batean gelditu zen. Gazteetako baten amaren autoa ari ziren gidatzen. Istripuan zauritutako hiru oso larri zeuden, tartean autoa gidatzen zihoana; horietako bat Osakidetzaren helikopteroan eraman behar izan zuten Barakaldoko ospitalera.

Ertzaintza lekuko bila

Igandeko auto istripuaren zergatiak argitzeko, Ertzaintza lekuko bila ari da eta ezbeharraren inguruan inork datu argigarririk balu Azkoitiko ertzain-etxeko Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu dute, 943 083780 telefono zenbakira deituta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Irteera

Ibilbide gidatuak: Zarautz eta inguruak
ZARAUTZ, Torre Luzeatik (Kale Nagusia 28) - 2009-01-10

Zinema

'Appaloosa'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa