Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Udalak eta HITZAk agintaldirako elkarlan hitzarmena sinatu dute

Zumaia

Udalak biztanleko 3 euroko laguntza emango dio, eta ordainetan HITZAren harpidetza sorta jasoko du

erredakzioa

UROLA KOSTAKO HITZA-k eta Zumaiako Udalak agintaldi osorako hitzarmena sinatu dute. Atzo sinatu zuten akordioa udaletxean Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak, Euskara zinegotzi Nerea Epeldek eta UROLA KOSTAKO HITZA--ren zuzendari Amaia Mendizabalek.

Akordioaren arabera, Zumaiako Udalak biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio HITZA egunkariari, urtero. Trukean, HITZAk harpidetza sorta jarriko du Udalaren esku; 100 harpidetza inguru izango dira guztira. Harpidetza horiek Udalak egoki ikusten duen sektorera bideratuko ditu. Hori bai, harpidetza horiek Udalak euskararen normalizazioan eragiteko martxan jarrita dituen euskara planetan txertatzea da asmoa, beti ere.

Aurtengoari dagokionez, Zumaiako Udala merkataritza euskalduntzeko planak garatzen ari da eta, bestelako ekintzen osagarri, euskarazko produktuekiko irakurzaletasuna bultzatzeko lan tresna gisa erabiliko du HITZA. Hala, merkatarien artean HITZAren harpidetzak banatuko dituzte: tabernarien artean, jatetxeetan, itxaron gela duten komertzioetan (dentista, ile-apaindegi....). Alegia, euskara hutseko produktua herritarren eskura jarriko dute, modu horretan irakurtzeko eta, batik bat, euskaraz irakurtzeko ohitura sustatu asmoz.

Urola Kostako Hedabideak enpresako kudeatzaile Uxua Ostolazaren esanetan, «agintaldiko osorako sinatu dugun hitzarmen hau urrats garrantzitsua izan da. Izan ere, urtebeterako ez, agintalditik gelditzen diren hiru urteetarako elkarlanari bidea ireki diogu. Alde horretatik, jauzi nabarmena eman dugu udalekin orain arte izandako dinamikarekin alderatuta. Beste jauzi bat ere badago, ordea: orain arte diru laguntzen zenbatekoa zehaztera mugatu badira akordioak, oraingoan Udalak herrian euskararen normalizazion eragiteko lan tresna bezala hartu du HITZA».

Agintaldi osorako

Orain arte HITZA-k udalekin sinatu izan dituen akordioak urtebetekoek izan dira; beraz, urtero-urtero berritu behar izaten ziren, eta berriro baldintzak adostu. Akordio honekin, ordea, hiru urtetarako elkarlanaren oinarriak finkatuta gelditu dira.

Aurtengo bigarrena akordioa

2008an Orioko Udalarekin ere sinatu du hitzarmena HITZA-k, urtebetekoa. Horren arabera, Udalak herritarren artean banatu ditu harpidetzak, euskaraz irakutzeko zaletasuna sustatu asmoz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa