Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

julen garate ð- Batera Talde Independenteko zinegotzia

«EAJk modu zuzenean jokatzea nahi dugu, arau batzuk errespetatuta»

Politika

Ezohiko udalbatzarretan eta udal kontseiluetan parte hartzeari uko egin dio Batera hautesle elkargoak, «atzera-egite taktikoa» egiteko asmoz

irene elorzA

Batera Talde Independienteko sortzaile eta zinegotzi Julen Garatek (Azkoitia, 1968) taldeak datorren urtebeterako ezarri duen plangintza azaldu du eta alternatiba bila hasi da.

Zergatik hartu duzue neurri hau?

Pentsatzen dugu nahiz eta gu oposizioan egon eta agintzen gehiengo bat egon, gehiengo horrek arau batzuk errespetatu behar dituela. Eta orain arte mugan ibili bada, eta gure iritziz pasatu ere egin bada, orain ia beti ari da pasatzen. Hor daude Antonio Oteiza Patronatuaren gehiengoa pribatua izatea; San Jose Egoitzako batzordeko kideak herritar bezala izendatuta ipintzea, bat alkatearen ama izanik eta bestea lehenagoko EAJkoa; gurekin sinatutako akordioak aurrekontuetan onartu eta ez betetzea, alokairuetako laguntzak ez bideratzea eta zergatia ez azaltzea, adibidez. Kontzejupetik aldizkaria ere atera dute eta gure ustez ez da legezkoa. 30.000 eurotik gorako zerbait denean, esleipen bat egiteko prozedura egin beharko lukete. Aurrekontu parte-hartzaileen auzia gure esku uzteko ere eskatu genien, beraiek ez dutelako egiten, eta ez digute utzi aurrera eramaten. Eta horregatik egin dugu planto.

Zergatik orain?

Orain tokatu da. Ez da zain egon garelako. Hauteskundeetako emaitzak geureganatu genituen, beste lau urte oposizioan egon eta lehen bezala jarraitzeko prest geunden. EAJk PSE-EErekin egindako gobernu akordioarekin, sozialistei ez dagozkien ehunekoak hartzen ari zirela ikusi genuen (liberazioa, Udal Elkarteko ordezkaritza), baina `alderdiek horrela jokatzen dute eta kitto´, pentsatu genuen. Baina geroago, gure ustetan, ez dituzte beraiek onartutako irizpideak ere jarraitzen. Zer gelditzen zaigu? Beste era batera funtzionatu, laga edo zer egin? Jendeari galdetu nahi genion eta jarraitzea atera da, baina jendeari zuzenean azalpenak emanez. Erdiko bidea, gutxi gorabehera.

Zergatik ez duzue parte hartuko ezohiko udalbatzarretan?

Ezohiko batzarrak ez dira ezohikoak, ohiko bihurtu dira eta. Ohiko bat ezohiko bihurtuta, gure galde-eskaeren tartea kentzen digute.

EAJren ahotik «aztertuko dugu» esaldia sarritan jaso omen duzue.

Jarraitzen dute hori esaten. Orain, «sakontzen» eta «aldaketa» eta horrelakoak erabiltzen ere hasi dira. Aditz aldaketa egon da baina egoerak berdin jarraitzen du. Aitzakia, hamarretik bederatzitan, «gauza zaila» izatea da. Errazak konpontzeko ez gaudela erantzuten diegu. Ez daudela Gobernuan horretarako, bestela guri uzteko. Ikusi dugu baita ere, ez daukatela kontseiluak bultzatzeko benetako borondaterik. Horregatik utzi diogu kontseiluetan parte hartzeari. Integrazio Kontseilua urte eta erdiz egon da bildu gabe. Gainera, euskaraz ez dakien bati eman diote ardura hori. Ikusi dugu, parte hartzen baldin badugu erabili egiten dutela, parte-hartzearen alde daudela esateko. Gezurra da, ez diegu sinesten. Bestela, beste era batera funtzionatuko lukete.

Jendearengandik zein erantzun jaso duzue?

Bi eratako erantzunak jaso ditugu. Badira kritikatzeagatik kritikatzen dutenak, eta horiei kasurik ez diegu egiten. Eta bestalde, ezagutzen gaituztenak daude, laga ez laga artean zatituta daudenak.

Zuen erabakiak zein eragin izatea nahi duzue?

GukEAJk modu zuzenean jokatzea nahi dugu, arau batzuk errespetatuta. Ez badute egiten, gure azkeneko urratsa izango da herriko beste taldeekin gutxieneko adostasuna lortzea eta hurrengo agintaldian jendeari esatea: EAJrekin jarrera hau dago, bestela gurea. Nahiago dugu EAJk jarrera aldatzea, hori eskatuko diegu gaur [atzo] egingo dugun bileran. Ikusiko dugu beraiek zein ondorio ateratzen duten.

Zer eskatuko diozue EAJri?

Hasteko, lanean jarduteko prest dagoenari, lagatzeko. Eta parte-hartzea sustatzen dutenaren itxurarik ez egiteko, ez baitiegu sinesten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Zinema

'Spirit' filma
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2009-01-09

Musika

Poesia eta musika emanaldia
AZPEITIA, Oņatz taberna - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa