Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Hezkuntza sistema bateratua eskatu dute

Hezkuntza

Hamaika ekitalditan aldarrikatu zuten atzo Zarautzen euskal hezkuntza sistema nazionala

Amaia mendizabal

Herritarrak «informatzeko eta kontzientziatzeko helburuarekin», Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak geldialdia egin du eskualdean, hezkuntza sistema nazionalaren aldeko aldarria Urola Kostara ere ekartzeko.

Hala, atzo Zarautzen egun osoko festa antolatu zuten. 11:00etan zuten herritarrek lehen hitzordua, Musika Plazan, herri eskolak eman baitzituzten bertan. Bilgune Feministako kideek, alde batetik, euren hezkidetza gida aurkeztu zuten. Ondoren, Zarauzko AEK-ko kideek euren funtzionamendua eta helburuak azaldu zizkieten bertara hurbildutakoei; gainera, euren jarduna erakusteko, ariketa praktiko bat ere egin zuten.

15en bat lagunek hartu zuten parte herri eskoletan; zarauztarrak ziren gehienak, baina bazeuden oriotarrak ere tartean.

12:30ean, musika plaza utzi eta udaletxeko plazara iritsi zen euskal hezkuntza nazionalaren aldeko aldarria. Bertan, Hodei Iruretagoiena bertsolari zarauztarrak pare bat bertso bota zituen, giro berotzen hasteko. Ondoren, Mollari dantza taldeko neskek suletino dantza egin zuten; ordainetan txalo zaparra ederra jaso zuten plazan bildutako herritarren aldetik.

Arratsalde partean etxeko txikienek gozatzeko txanda iritsi zen. Gurutxurtuko kideek antolatuta, haurrentzat jolasak izan ziren udaletxeko plazan. 19:00etan, berriz, ekitaldien amaitzeko, triki-bertso poteoa antolatu zuten Euskal Herriak Bere Eskolako kideek.

Euska curriculuma eta unibertsitatea

Euskal Herriak Bere Eskola ekimena «hezkuntza sistema nazionalaren alde dauden ikasleek, irakasleek eta gurasoek» osatzen dute, eta euskal curriculuma edo zazpi herrialdeak batuko lituzkeen unibertsitatea eskatzen dute, besteak beste.

Atzokoa ez da eskualdean egindako ekimen bakarra, ordea. Izan ere, herenegun hitzaldia eman zuten Orion, euskal curriculumaren inguruan. Horretaz gain, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko erakusketa ere irekita egon da aste osoan zehar Orioko Kultur Etxean. Gainera, bihar Aian Sortzen Ikasbatuaz elkarteak antolatu duen festara ere eramanago dute erakusketa hori bera.

Zarautzen bertan ere, herritar taldea elkartu eta argazkia atera zuten ostiral iluntzean, modu horretan herritarrek hezkuntza sistema nazionalari emandako babesa islatu nahian.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa