
Festa gazi-gozoa izan da
Orio
Bi segundogatik Oriok ez zuen Nazioarteko XIV. Estropada irabazi atzo; hala ere egun osoan jai giroa nagusi izan zen herrian
onintza lete
Beste behin jai giro apartean igaro dute oriotarrek estropada eguna. Hala ere, 40. edizioa ezin izan dute nahi bezala ospatu, Caminhense talde portugaldarra izan zelako garaile atzo Nazioarteko XIV. Estropadetan; Orio bi segundora iritsi zen eta Hondarribia izan zen hirugarren. Emakumezkoetan Labradores Sevillako (Espainia) taldea gailendu zen Hondarribiren aurretik. Haize handiarekin aritu ziren arraunean talde guztiak, baina alde izan zuten, behintzat.
Beste behin, 'Orion Jai!'
Udalak arrauna eta festa uztartu nahi izan zituen Orion Jai! ekimenaren bitartez. Atzo eguerdian hasi zen festa hainbat ekimenekin; plazan sagardoa eta txahal pintxoak zeuden eskuragarri. Ibai ondoko plazan, berriz, haurrentzako puzgarriak jarri zituzten, eta Egunsentia Abesbatza eta Tolosako Oria Txaranga kalez-kale aritu ziren giroa doinu alaiez berotzen. Julio Aranburu, bestalde, sokasaltoan errekor berria egiten saiatu zen:14 minututan 3.000 salto . Hasieran ibai ondoko plazan egitekoa zen proba, baina haize handia zebilela-eta Kiroldegian egin zuen. Egunkari honen edizioa ixterakoan amaitu gabe zuen proba.
sailkapena
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteera
Parrokiara bisita
UROLA-KOSTA, Parrokia - 2008-08-22
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZPEITIA, Parrokia - 2008-08-22
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.