Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 8, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Boulderrean Esther Cruz zumaiarra erraz nagusitu da

Zarautz

Euskal Herriko III. Boulder Txapelketan 58 eskalatzailek hartu zuten parte atzo, Aritzbatalde kiroldegian

nerea uranga

Euskal Herriko III. Boulder Txapelketa jokatu zen atzo Aritzbatalde kiroldegian, Pagoetaren 50. urteurreneko ekitaldien baitan. Guztira 58 eskalatzailek hartu zuten parte. Senior emakumeetan, bigarren urtez Esther Cruz zumaiarra izan zen txapelduna. Senior mutilen, Gorka Karapeto azpeitiarra finalera pasatu zen, baina lau bloketatik bakarra igotzea lortu zuen eta 4. izan zen. Joseba Sainz izan zen garailea. Jubeniletan Jone Martinez irabazi zuen honek ere bigarren aldiz. Jubenil mutiletan, Haritz Domingez izan zen aurrena, eta bigarren Oier Iribarrenek egin zuen.

Esther Cruzi dagokionez, erraz nagusitu zen, lau blokeak igo zituen emakume bakarra izan baitzen. Eskalatzaileak bost minuturo irten zuten lehiara; goizean egindako postuen arabera, atzetik aurrera. Lau bloke igo behar zituzten, bakoitza bost minutuko txandan, eta ahalik-eta saio gutxien eginez. Jubenil mutiletan, lehen biek lau blokeak igotzea lortu zuten, baina saio gutxien Domingezek egin zituen.

Gaur herritarren txanda

Pilotalekua boulderrerako egokituta dagoenez, gaur herritarrentzako jardunaldi irekia antolatu dute Pagoetak eta Jentilbaratzak. 11:00etatik aurrera izango dira eskaladako probak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa