
Urola Ikastolak III. Informatika Astea abiatuko du etzi
Hezkuntza
Hitzaldi sorta eta sareko jokoen txapelketa izango dira astean zehar, Insausti jauregian nahiz ikastetxean
irene elorzA
Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia B.H.I.-ko Informatika alorrak III. Informatika Astea antolatu du. Datorren apirilaren 21etik 25era bitartean, informatikarekin eta internetarekin zerikusia duen ekitaldi multzoa antolatu du lanbide heziketako ikastetxeak.
«Ekitaldi horien helburua informatika munduko gaiak jendearengana hurbiltzea da», adierazi dute antolatzaileek. «Aurreko urteetako esperientzia oso positiboa izan zen, jendearen aldetik harrera oso ona izan zuen eta, jorratzeko interesgarriak liratekeen gaiak asko izanik, aurtengoan beste gai batzuen inguruko hitzaldiak antolatu ditugu», gaineratu dute Urola Ikastolakoek.
Azkoitiko Udalaren eta Kutxaren babesarekin antolatu da ekitaldi multzoa, eta eskualdeko hainbat erakundek laguntza eman dute.
Lau hitzaldi eta txapelketa
Astelehenean abiatuko den III. Informatika Astean, Insausti jauregian egingo dituzten lau hitzaldietan parte hartzeko aukera izango dute arlo honetan interesa dutenek, baita ikastetxearen Azkoitiko eraikinean bertan egingo den sareko jokoen txapelketan ere.
Lau hitzaldietatik hirutan, internetaren inguruko gaiak izango dituzte hizpide. Bestalde, animaziozko filmak ekoizteko programa bati buruzko solasaldia ere antolatu dute.
Ostiraleko azken ekitaldia bereziki gazteei zuzendutakoa da. Sarean konektatutako hainbat ordenadoreren bidez, sareko joko ezagun baten txapelketa egingo dute. 15 urtetik gorakoek parte hartu dezakete, egunean bertan, 17:30ean, Urola Ikastolaren Azkoitiko eraikinean izena eman ondoren.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZPEITIA, Parrokia - 2008-08-30
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.