Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Maiatzaren 11n izango da Iñaki Beitia Oroimenezko XII. Mendi Martxa

Kirola

Nobedadez betetako bi ibilaldi izango dira aurtengo martxan: 24,5 kilometrokoa laburra eta 54,4koa luzeena

irene elorzA

Aurten, maiatzaren 11n egingo da Iñaki Beitiaren Oroimenezko Mendi Martxa. 12. urtez jarraian, Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldeak antolatu du Aizpurutxoko irakaslearen oroimenezko ibilaldia.

Ohi legez, aurtengo mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdetan barrena egingo da. Bi ibilbide osatzeko aukera izango da, bat laburra eta bestea luzea. Zirkuitu laburrak 24,5 kilometroko luzera eta 1.300 metroko gainbehera izango du. Ibilbide luzeak, berriz, 54,4 kilometroko luzera eta 2.800 metroko gainbehera edukiko ditu.

Ibilbide luzea egiteko 6:00etan abiatuko dira, Urretxuk eta Zumarragak partekatzen duten Areizaga-Kalebarren enparantzatik. Aurreneko aldiz, ibilbide laburrerako irteera 08:00etatik 08:30era bitartean izango da.

Bi ibilbide berri

Ibilbidearen aldetik ere, aurten ere berrikuntzak prestatu dituzte antolatzaileek. Ibilbide luzeari dagokionez, lehendabiziko aldiz Zerain eta Mutiloako lur-sailetan sartuko da mendi martxa. Bi herriok meatzaritzari lotuak egon dira eta ibilbidean Aizpitako labeak, eta Mutiloako Troia meategiaren ondotik igaroko dira. Mantxola baserriaren ondotik ere igaroko da ibilaldia, Francisco Goya margolariaren arbasoak sortu zireneko etxetik, hain zuzen.

Ibilbide laburrari dagokionez, igoera berri bat sartu dute 12. edizioan. Pagola lepora igoko dira mendizaleak, Leturia eta Kortaberri baserrien ondotik igaroz.

Ibilbide laburraren kontrolak Areizaga-Kalebarren plazan, Samiño gainean, Aizpurutxon, Irimo gainean eta hasierako plazan jarriko dituzte. Anoa-postuak, berriz, Aizpurutxon, Trekutz lepoan eta amaierako plazan egongo dira.

Izena emateko aukera

Izena emateko epea jadanik zabalik da Urretxu-Zumarragako hainbat tokitan eta www.beitia.org webgunean. Mendizaleek Urretxuko Kiroldegian, Zumarragako Ispilla Kiroldegian zein Ostadar Mendi Taldearen egoitzan eman ahal izango dute izena.

Martxaren aurreko egunetan ematen bada, ordaindu beharreko kuota 7 eurokoa da; eta, bestela, egunean bertan emanez gero, 9 eurokoa izango da.

Aurten ere, aurreko urteko zerbitzuen maila mantendu nahi dute antolatzaileek. Horregatik, kanpotik joaten diren mendizaleentzat lo egiteko tokia eta doako gosaria eskainiko dituzte. Lo egiteko lokala Urretxuko Lizeoaren azpian egongo da, eta bertan kokatuko dira behar diren koltxoiak. Lo-zakua baino ez da behar izango bertan lo egiteko. Lokala bezperan 19:30etik aurrera izango da irekita mendizaleei harrera egiteko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa