
Ikasberri Kirol Elkartea pilotako bi modalitatetan saritua
Kirola
Ikastolako kirol elkarteko pilotariek zorterik ez dute izan eta paleta larruko nahiz pala motzeko finalak galdu egin dituzte
nerea uranga
Herenegun Donostian, Altzan, Udaberri Sariko paleta larruko eta pala motzeko finalak jokatu dituzte hainbat klubetako pilotariek. Ikasberri Kirol Elkartekoak ere lehian jardun dira, eta bi modalitate horietan bigarren klub onenaren sariak jaso ditu Ikastolako kirol elkarteak.
Paleta larruko bigarren mailan eta pala motzeko lehen mailan jokatu zuten Ikasberriko pilotariek zorte txarra izan zuten, finala galdu eta bigarren gelditu baitziren.
Paleta larruko bigarren mailan Ikasberriko Josu Eizagirrek eta Andoni Arandiak oiartzuarren kontra jokatu zuten. «Borroka handiko partida» jokatu ostean, 35-27 emaitzarekin galdu zuten.
Pala motzeko lehen mailako finala Ikasberriko Imanol Etxeberriak eta Igor Juaristi pilotariek jokatu zuten Altzako Kirol Elkartekoen aurka. Bikote horrek ere galdu egin zuen norgehiagoka, 40-19 emaitzarekin. Ikasberrikoen esanetan, «emaitzak kontrakoa ematen badu ere, partida oso borrokatua eta polita izan zen».
Pilotako finalak ikustera joanda jende asko izan zen Altzako pilotalekuan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31
Erakusketa
Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.