Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Irailaren 28an neurtuko dira Irigoien eta 'Izeta II.'-a

Kirola

Lehia Tolosako zezen-plazan izango da; 137,5 kiloko harria hamar minutuko hiru txandatan jaso beharko dute

aiora larrañaga

Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.-ak Aimar Irigoienek botatako desafioa onartu zuen. Irigoienek esana zuen larunbatean Tolosako Kantabriko tabernan egongo zela, hedabideen bidez botatako desafio norbaitek onartzea nahi bazuen ere: 150 kiloko harri kubikoarekin 10 minutuko 3 txanda jokatuko nahi zituen, eta 30.000 euroko apustua egiteko prest zegoen. Eta eskualdeko beste harri-jasotzaile bat, Izeta II.a, agertu zen Kantabrikoko hitzordura. Ez, ordea, Irigoienek jarritako baldintzetan.

Izan ere, harri-jasotzaile bakoitzak erronkarako bere baldintzak proposatu zituen. Azkenean, luze eztabaidatuta, akordio batera iritsi ziren.

Erronka handia

Apustua irailaren 28an egitea adostu zuten azkenean, Tolosako zezen plazan. 137,5 kiloko harri kubikoarekin 10 minutuko hiru txanda egingo dituzte eta 20.000 euro egongo dira jokoan. Sarrerekin irabazitako dirua bien artean banatuko dute.

Bi proposamenen arteko erdibidea bilatu behar izan bazuten ere, nahiko gustura geratu ziren adostutakoarekin. Izeta II.-aren hitzetan, «nahiago nuen harri txikiagoarekin jokatu. Hala ere, aurretik harri horrekin marka asko egina naiz. Hamar urte igaro direnez, orain ikusi egin beharko da nola moldatzen naizen. Aimarrek harri-jasotzaile handia dela erakutsi du eta lehia polita izango da».

Aimar Iruretagoinaren ustez, berriz, «oraindik ez daukat inongo harrirekin esperientziarik, horregatik niri kubikoa edo zilindroa berdin zitzaidan. Joxe Ramon harri-jasotzaile handia da eta argi ibili behar da berarekin. Nik uste dut norgehiagoka honetan bere maila erakutsiko duela».

 

apustuko baldintzak



Harria. 137,5 kiloko harri kubikoa.

Txandak. 10 minutuko 3 txanda.

Dirua. 20.000 euro

Noiz egin. Irailaren 28an.

Non egin. Tolosako zezen-plazan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa