Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 6, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Zarautz izan da Gipuzkoako Batel Txapelketan irabazle

Kirola

Orioko ontziari 7 segundoko aldea atera zion, senior mutiletan, Pasai San Pedron jokatu zen proban

aritz mutiozabal

Zarauzko senior mailako mutilek Gipuzkoako Batel Txapelketa irabazi zuten, herenegun goizean, Pasai San Pedron. Zarauztarrek aise menderatu zuten proba eta bigarren ziabogarako alde nabarmena atera zien gainerako ontziei. Azkenean, bigarren sailkatu ziren oriotarrei 7 segundoko aldea atera zien; hirugarren sailkatutako Pasai Donibaneri, berriz, ia 12 segundo.

Zorte hobeagoa izan zuten Orioko jubenil mutilek. Hauek Gipuzkoako txapeldun izan ziren, hurrenez hurren, Aita Mariren eta Tolosaldearen aurretik sailkatu ostean. Kadete mutiletan bigarren postuan bukatu zuen Oriok, Tolosaldeak ezustea eman baitzuen, estropada irabazita. Infantil-kadete nesketan, berriz, Aita Marik eman zuen ezustea eta Gipuzkoako banderarekin itzuli ziren etxera.

Bestalde, larunbatean bukatu zen Gipuzkoako Batel Liga eta ontzi erregularren artean eskualdekoak daude: Orioko infantil-kadete neskak eta Aita Mariko jubenil-senior neskak eta jubenil mutilak.

 

gipuzkoako batel txapelketako sailkapena





Senior Mutilak.

Batelak.

1. Zarautz 08:40,71

2. Orio 08:48,04

Jubenil Mutilak

Batelak.

1. Orio 09:10,11

2. Aita Mari 09:15,61

4. Getaria 09:21,49

5. Zarautz 09:33,96

Jubenil-Senior Neskak

Batelak.

1. Tolosaldea 09:48,87

2. Aita Mari 09:57,13

5. Getaria 10:53,91

Kadete Mutilak

Batelak.

1. Tolosaldea 06:54,27

2. Orio 06:58,79

4. Getaria 07:04,91

7. Zarautz 07:10,30

8. Itsaso-Orio 07:14,17

9. Aita Mari 07:15,66

Infantil Mutilak

Batelak.

1. Hondarribia 04:40,81

3. Getaria 04:52,56

5. Orio 05:19,93

Infanti-Kadete Neskak

Batelak.

1. Aita Mari 05:00,58

2. Pasai Donibane 05:03,26

3. Orio 05:04,30

7. Getaria 05:25,86

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa