
Musika eskolako ikasle txikienen bi kontzerturekin hasi da XII. Musika Astea
Kultura
Bost egunez Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte; azkena Debako elizan izango da
onintza lete
Danbolin Musika Eskolako ikasle txikienek eman diote hasiera XII. Musika Asteari. Atzo hasi eta ostirala bitarte, egunero kontzertuak eskainiko dituzte musika eskolako ikasleek. Azken eguneko kontzertua Deban izango da, bertako musika eskolako kideekin batera.
Zazpi eta bederatzi urte arteko ikasleek bi kontzertu eskaini zituzten atzo Kultur Etxean, bata 17:30ean eta bestea 19:00etan. Biko eta hiruko talde txikietan edo bakarka aritu ziren doinuak joz. Musika eskolan irakasten diren instrumentu guztiak entzun zituzten gurasoek eta musikazaleek; pianoa, klarinetea, saxofoia, gitarra, txistua, eskusoinua, biolina, flauta, tronpeta, perkusioa...
Ikasitakoa erakustea
Musika eskolako zuzendari Elena Errastik adierazi duenez, Musika Astearen helburua ikasleei «ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera emateada »; eta, era berean, gurasoek «euren seme-alabek ikasitakoa entzun ahal izatea».
xii. musika astea
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Jose Luis Zumetaren margolanak
ZARAUTZ, Ispilu Arte - 2008-08-08
Zinema
'Hancock'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-09-06
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.