
«Terrorismoaren biktimei» 27an omenaldia egingo die Udalak
Zarautz
Herritarren parte-hartzea sustatu nahi dute eta ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da hilaren 25a arte
x. aizpurua
Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, «terrorismoaren biktimei» omenaldia egingo die apirilaren 27an. «Gizarte osoari» parte hartu dezan dei egin dio Udalak. «Terrorismo ekintzetan biktima izan diren herritarren memoria eta oroimena iraunaraztearren» antolatu du ekitaldia, eta bertan parte-hartzea «jasandako oinazea arintzeko guztion artean eskaini dezkegun laguntzarik onena» dela dio.
Udalaren ekimen hau iaz hasi zen, bertako arduradun politikoek ekitaldia urtero egitea erabaki zutenean. Aurten, beraz, bigarren aldia izango da, eta ekitaldia iaz landatu zuten zuhaitzaren inguruan egingo dute. Aurreskua izango da lehenbizi eta ondoren testu bat irakurriko dute. Dena den, programaturiko protokolo horrez gain, herritarren ideiak jaso nahi dituzte Udaleko kideek. «Biktimei eta euren senideei laguntza, elkartasuna eta babesa adierazteko» marrazkiak, idatziak, bertsoak edo dena delakoa aurkezteko aukera izango dute herritarrek. Apirilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak Udalean, A4 formatura egokituta. Egunean bertan, herritarren ekarpenak iaz landautako zuhaitzaren inguruan jarriko direla adierazi dute Udaleko kideek.
«Zeregin saihestezina»
Udalaren iritziz, «indarkeria pairatu duten pertsonak kontuan hartzea guztioi dagokigun zeregin saihestezina da, eta guztion erantzukizuna da bere kaltea ordaintzea helburu duen zernahi ekimen sustatu eta parte hartzea, duintasuna eta estimu soziala eta politikoa nolabai itzultzeko».
Zehaztu dutenez, omenaldi hau antolatzeko Bakeolaren eta EDE fundazioaren laguntza jaso du Zarauzko Udalak. Omenaldia apirilaren 27an izango da, eguerdian, eta iaz bezala, Arrosadia parkean bilduko dira.
Galbidea | 2008-04-15
Beste ideia bat: Ramon Jauregi gonbidatu dezatela GAL taldeari buruz disertazio txiki bat ematera.
2008-04-15
Zizurkilgo ejenplua jarraituz PNV eta EAko zinegotziek jarrai dezatela torturatzaileak babesten eta gonbidatu dezatela Meliton Manzanos edota Galindoren familiarrak eta ohorezko aurresku bat eskaini diezaiotela.Biktimekin bat egin beharra dugu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'Las chicas de la lenceria' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2008-10-11
Dantza
Dantzari Txiki Eguna
AZPEITIA, Herrian - 2008-10-12
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.