
Sanjuandegiko Festa Batzordeak lanari ekin dio
Azpeitia
Auzoko hainbat taldek indarrak batu ditu festak biziberritzeko asmoz eta bloga sortu dute informazioa zabaltzeko
irene elorzA
Eratu berri den Sanjuandegiko Festa Batzordeak (SFB) lehandabiziko agerraldi publikoa egin du. Bide Ona auzoko elkarte gastronomikoak, auzokideak eta 2007 urtea arte festa batzordean egon diren hainbat kidek osatzen dute batzorde berria eta auzoko festak biziberritzea dute helburu.
«Gertuko ikuskera bat emateko talde heterogeneoa osatzea» erabaki du batzordeak. Horretarako, auzoan dagoen hainbat talde elkartu eta batzordean parte hartzen hasi dira. Azpeitiko Udalarekin izandako bileren ondoren, proposamenak aurrera egin du.
Iragana eta orainaldia batuz
Festa Batzorde berriak hainbat arazori aurre egin behar izan diola adierazi du. Besteak beste, Jose Antonio Agirre Plazan agertokia ez muntatzeko aginduari irtenbidea bilatu diote. «Aurten, plazaren aurrean dagoen errepidea moztu egingo da hiru egunez, eta bertan jarriko da oholtza», eman dute jakitera. Hala ere, dena ez dela berrikuntza izango adierazi dute. «Garai batean zeuden ohiturak berreskuratzen ahalegin handia egin da», esan dute festa batzordeko ordezkariek. Judo erakustaldia jai egitarauan sartuko dute, esate baterako. Umeen krosa egiteko erabakia hartuta dagoela ere jakinarazi dute auzotarrek.
Auzoko talde guztien laguntzarekin gauzak ondo bideartzea espero dute SFBkoek. «Elkarteen parte-hartzea handiagoa da aurten eta auzotarren erantzuna ere bai», esan dute. Hala ere, jaiak antolatzerako orduan auzokoak ez diren hainbat talderen laguntza ere jasoko dutela azaldu du batzordeak. Esaterako, Musika Eskolakoen parte-hartzea eskertzeko, omenaldia egingo diete ikastetxearen 25. urtemuga betetzen dela aprobetxatuz.
Aurrerapenak
Sanjuandegiko Festa Batzorde berria jaien egitaraua lotzeko lanetan dabil buru-belarri. Oraindik zehaztu gabe dituzte edukiak baina kartela laster aurkeztuko dutela aurreratu dute .
«Herrian zeresan itzela duten bi talde entzuteko parada izango da», adierazi dute. Giro euskalduna duten ekimenak ez direla faltako azaldu dute batzordekideek.
Festak iritsi bitartean, batzordeari buruzko informazioa blog batean jasota egongo da, herritarren eskura. www.blogak.com/sanjuandegi helbidearen bidez informazioa trukatzeko aukera izango dela zehaztu dute. «Komunikazioaren aroan bizi gara eta arlo hori indartzea izan da ahaleginetako bat», argitu dute batzorde berriko kideek, bloga, agenda digitala eta helbide elektronikoa aurkezterakoan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
"Gomas Bicromatadas" erakusketa
ZARAUTZ, Photomuseum - 2009-06-29
Lehiaketa
Gipuzkoako Arraza Libreko Ardi Txakur Kanporaketa
ZUMAIA, Gernika Parkean - 2009-07-04
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.