Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Euskarazko film laburren birak ikusmina piztu du

Zestoa

Danbolin Zulo Elkarteak aurten zortzi urte beteko ditu eta hori ospatzeko hilaren 30ean ekitaldia egingo dute

aiora larrañaga

Ostegunean igaro zen Zestoatik Euskarazko Film Laburren Zirkuitua. Ekimena Topaguneak antolatu du, eta Danbolin Zulo elkarteak kudeatu du Zestoako emanaldia.

20:30ean hasi zen emanaldia, kultur etxean. Eguraldi oso txarra egin arren, hogeita hamar pertsona inguru bildu ziren filmak ikustera, eta antolatzaileak oso gustura geratu ziren ekitaldiak emandakoarekin.

Aurtengoa zirkuituaren V. edizioa da, eta euskarazko hamar film labur ikusteko aukera izango dute Euskal Herriko 38 herritan. Gainera, lehen aldiz Euskal Herriko Ikus-entzuneko Rallyan saritutako hiru film izango dira horien artean.

Eskualdeko lagunek ere parte hartu dute film labur horietako batzutan. Esaterako, Lide Aranburu aktore azpeitiarra Azken Trena lanean agertzen da. Bestalde, Asier Mendoza zarauztarraren Momorro lana ere izan zen ikusgai.

Danbolin Zuloren urtemuga

Danbolin aldizkariko koordinatzaile Jone Bergararen hitzetan «film laburren emanaldia aitzakiatzat hartuta, Danbolin Zulo Elkarteak aurten zortzi urte betetzen dituela gogorarazi genien bertara hurbildu zirenei»

Hori ospatzeko, elkarteak ekitaldi bat antolatu du apirilaren 30erako. Udaletxe azpian Piano bat bertsotan ekitaldia izango da. Jagoba Astiazaran zestoarrak pianoarekin eta Ainhoa Ansak ahotsarekin eta kitarrarekin, musikarekin ere inprobisatu daitekeela frogatu nahi dute, bertsotan bezaka. Publikoa izango da gai-jartzailea. Danbolinek, berriz, kafea eta gozoak jarriko ditu, «giro goxoa lortzeko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa