Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Cunegok irabazi du etapa, baina Contador dago lehen postuan

Kirola

Eguraldiak ez die lagundu txirrindulariei eta zaletuek emandako bultzadak jaso arren, Agerreko aldapa igotzen lanak izan dituzte

onintza lete

Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia azken txanpan sartu da jada. Atzo iritsi zen eskualdera eta giro aparta sortu zuen Orion, bosgarren etapa amaitzen zen herrian; baita Aian ere, ikusmin handia baitzegoen txirrindulariak Agerreko aldapa nola igoko zuten ikusteko. Eguraldi kaskarra izan zuten txirrindulariek, eta azkenean, atzoko etapa Damiano Cunegok irabazi zuen. Alberto Contadorrek esana zuen atzo hasiko zela benetan Itzulia eta edozer gerta zitekeela. Hori esan arren, ondo eutsi zion bere lidertzako postuari, helmugara Cunegorekin batera iritsita.

5. etaparen ikusmina

Ehunka zaletu hurbildu zen Oriora nahiz Aiara txirrindularien lanaz gozatzera. Azken egunetan komunikabideek eta txirrindulariek Aiako zati gogorrari buruz asko hitz egin dute eta ikusmin handia zegoen zaletuen artean. Eguraldi txarrak lanak gogotik zaildu zizkien txirrindulariei eta bazterretan zeuden zaletuek bultzada ugari eman behar izan zieten aurera jarraitu ahal izateko.

Baina Orio eta Aia ez ziren izan txirrindulariek zeharkatu zituzten eskualdeko herri bakarrak; Elosu gainetik hasita, Azkoititik, Azpeititik eta Beizamatik ere igaro zen aurrena, kostaldera iritsi aurretik. Hala, 16:15 aldean iritsi ziren Oriora txirrindulariak. Handik Aia aldera abiatu ziren, itzuliko aldaparik zailenetakoari aurre egiteko: 1,7 kilometroko igoeran %25erainoko desnibela jasan behar izan zuten ibilbidearen zati batzuetan. Aurrenengo txirrindulariak 17:07an iritsi ziren Orioko helmugara, hondartzaren ondoan dagoen Balea Hotelaren aurreko helmugara.

Azken etapan, erlojupekoa

Gaur amaituko da Euskal Herriko Itzulia eta bertan erabakiko da nor izango den irabazlea. 14:40ean hasiko da erlojupeko proba hondartza aurretik, eta 20 kilometroko ibilbidea egin ondoren, abiapuntura itzuliko dira. Gaur ere Aian eta Orion ibiliko dira.

 

sailkapena



5. etapa Denbora

1. Damiano Cunego 4:02,48

2. Alberto Contador 4:02,48

3. Thomas Dekker 4:02,52



Sailkapen orokorra Puntuak

1. Alberto Contador 20:34:49

2. Damiano Cunego 8 puntura

3. Kim Kirchen 13 puntura

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa