Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Turismorako Plan Estrategikoa lantzen hasi da Udala eragileekin bilerak eginez

Ekonomia

Turismo bulegoa Aholku Batzordea sortzekotan ere badabil eta herritarrei ideia berriak helarazteko eskatu die

Xabi aizpurua

Turismo sektorearentzat garrantzitsuak izan daitezkeen bi egitasmo aurkeztu zituen Turismo zinegotzi Imanol Lasak atzo prentsaurrean. Batetik, datozen lau urteetarako Plan Estrategikoa lantzen hasi direla esan zuen. Eta, bestetik, turismoaren Aholku Batzordea sortzeko asmoa dutela jakinarazi zuen. Aurreikuspenen arabera, 2009 hasierarako Plan Estrategikoaren txostena prest egongo litzateke.

Egitasmo horiek herrian bertan garatzeko asmoa duela adierazi zuen Lasak: «Ez dago kanpoko enpresa batera joan beharrik Plana garatzeko eta Turismo bulegoko teknikarien lanarekin soilik ere ezin da. Eragileen eta herritarren laguntza behar dugu Plan Estrategikoa garatzeko».

Herritarren 'ideia berriak'

Turismo bulegoko arduradunak jadanik hasi dira herriko eragileekin bilerak egiten. «Haien kezkak, beharrak eta ideiak biltzea da asmoa», Planaren oinarriak zehazten joateko. Esaterako, herenegun Malekoiko ostalariekin egin zuten bilera eta «proposamen ugari» egin dutela esan zuen atzo Lasak.

Dena den, inongo elkartetan parterik hartzen ez duten herritarren iritziak ere bildu nahi dituzte. Eta zehazki horretarakoxe kanpaina bat jarri dute martxan. Datozen egunetan, etxe guztietara Festa berriak izeneko txartela iritsiko da Turismo bulegotik. Txartelaren atzealdean herritarrek ideiak idazteko aukera izango dute. Herriko festen, jaialdien edo aisialdiko ekitaldien inguruko ideiak bildu nahi dituzte. Datorren astean kaxa berezi batzuk jarriko dituzte txartel horiek biltzeko. Ideia berriak izeneko kaxa arroxak Turismo bulegoan, Gaztelekuan, udaletxean, Sanz Enean eta Kiroldegian egongo dira. Maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu behar dira ideiak eta originalenak bizikleta jasoko du sari gisa.

Lau hankako Aholku Batzordea

Bestalde, Plan Estrategikoa garatzeaz gain, «eguneroko lanari jarraipena egingo dion Aholku Batzordea sortzea beharrezkoa» dela irizten dio Lasak. Horretarako, lau hankako mahaia sortu nahi dute: batetik, Turismo bulegoa egongo litzateke; bestetik, ostalariak; hirugarren hanka Murkilek osatuko luke; eta azkena, berriz, turismo alorreko eragileen ordezkariek. EAEn turismo alorrean sortuko litzatekeen lehen Aholku Batzordea litzatekeela esan zuen Lasak.

Eragileen bileretatik eta herritarren txarteletatik jasotako ideia guztiekin, foro ireki bat egin nahi dute udazkenean zehar.

 

Jasotako erantzunak:

1

Zarauztarra | 2008-04-13

Jodeee, tipo hau ez dek geldi egoten, ufff axe martxa.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa