
Erkibe etxea eta inguruko lursaila desjabetuko dituzte
Zumaia
Udal Gobernuak ezin izan du jabeekin akordio batera iritsi, eta azkenean irtenbide hori hartu behar izan du
aritz mutiozabal
Erkibe etxearen eta inguruko lursailaren etorkizuna zehaztea ezinbestekoa zen Beheko Plazako hiritartze proiektua aurrera eraman ahal izateko. Eta azkenean erabakia hartu dute. Udala eraikinaren jabe den Zelaia familiarekin akordio batera iritsi ez denez, Udal Gobernuak aipatutako eraikina eta lursaila desjabetuko ditu.
Desjabetzeko erabakia hartu aurretik, bi aldeen negoziazio prozesuan, eraikina mantendu eta bertan jardueraren bat aurrera eramateko asmoa agertu zioten Erkibeko jabeek Udal Gobernuari. Baina irtenbide horren ideia ezerezean geratu da.
Proposamenak proposamen
Udaleko alkateorde eta hirigintza zinegotzi Andoni Etxanizek adierazitakoaren arabera, «familiak ondarea mantendu nahi zuen eta gu beraien proposamena entzuteko prest agertu ginen; beti ere, Udalaren ikuspegitik beharrezkoa den zerbitzu bat aurrera eramateko eta Udalarentzat lursaila doan ateratzeko borondatearekin».
Jabeek ideia begi onez ikusi eta proposamenak egingo zituztela esan arren, ez zutela ezer aurkeztu dio Etxanizek: «Denbora aurrera joan zen eta berriz beraiekin harremanetan jartzerakoan, proposamena Udalak egin beharko liekeela esan ziguten. Beraien jarrera ez zela elkarlanerako ikusi genuen eta akordio batera iristeko jarrerarik ez zegoenez, desjabetzeabesterik ez zaigu geratu».
Akordio ekonomikoa
Orain, Erkibeko jabeekin negoziazio prozesu bat burutu beharko dutela dio alkateordeak: «Akordio ekonomiko batera iristea ez da batere erraza izango, baina horretan ahaleginduko gara. Akordiorik egon ezean, epaile batek jarri beharko dio prezioa eraikinari eta inguruko lursailari».
Zehazten den kopuru ekonomikoa Zelaia familiari eman ondoren, eraikinak nahiz inguruko lursailak izaera publiko hartuko dute. Edonola ere, eraikina zertara bideratuko den oraindik zehaztu gabe dagoela azaldu du Etxanizek: «Biharko egunean erabaki beharko dugu guztion artean eraikina haurtzendegi, gaztetxe, antzoki edo zertara bideratuko dugun» .
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Dantza
Dantzari Txiki Eguna
AZPEITIA, Herrian - 2008-10-12
Dantza
Dantzari Txiki Eguna
AZPEITIA, Herrian - 2008-10-12
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.