Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Saharautzek «sekula baino ozenago» egin du aurten haurrak hartzeko deia

Gizartea

Elkarteko ordezkariek dei egin diete udan zehar Saharako haurrak etxean hartu nahi dituzten herritarrei

Xabi Aizpurua

Saharautz elkarteak bere egitasmoen berri eman du, hemengo herritarren laguntza Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bideratzen jarraitzeko asmoz. Modu horretan, 2008an zehar martxan jarriko dituzten ekimenak jakinarazi dituzte. Eskualdeko herritarrei «sekula baino ozenago» egin nahi izan diete dei, uda sasoian haur sahararrak etxean hartzeko.

Saharautzeko kideek Oporrak Bakean programaren bidez ekartzen dituzte haur sahararrak Euskal Herrira eta hemengo herritarren etxeetan egiten dute egonaldia udan zehar. Zarautzen hasi zen ekimena eskualde guztira ari da zabaltzen urtez-urte eta Saharautzeko kiderik ez dagoen herrietan ere hasi dira lanean. Esate baterako, Aizarnazabalgo eta Azpeitiko udalekin hitzarmenak lotuta dituzte laguntza lortzeko, eta Azkoitiko alkatearekin ere bilduko dira laster.

Ordezkariekin bilera

Bestalde, sahararren osasun eta hezkuntza sareak hobetzeko ekimenak ere jarri dituzten martxan. Saharautz elkarteko kideek «bilera garrantzitsua» izan zuten otsailaren hasieran. Fronte Polisarioko ordezkari Mohamed El Mamunekin eta Aaiuneko gobernadore Mohamed Laminekin elkartu baitziren. «Lehentasunen berri jakin genuen, gure dirua oinarrizko premietara bideratu ahal izateko», adierazi duten Saharautzeko kideek.

Otsaileko bilera haren ondorioz bi proiektu jarri zituzten abian, eta horietako bat sahararrei osasun zerbitzua ematen dien sarea diruz hornitzeko ekimena izan da.

Hezkuntza eta osasuna

Saharautzeko kideek emandako datuen arabera, Aaiun probintzian ospitale bat eta bost osasun etxe dituzte. «Sendagairik oinarrizkoenak falta izateaz gain, mediku eta erizainei ezin diete eutsi. Soldatarik ordaintzen ez zaienez, beste norabait alde egiten dute. Larrialdi egoera hau arintzeko izan da diru laguntza». 10.000 euroko laguntzarekin, mediku eta erizainei aldi baterako gutxieneko soldata ziurtatuko zaie, botikak erosiko dituzte eta gerran zaurituta ospitalean daudenentzat lastaira edo koltxoi berriak erosiko dituzte.

Horrez gain, irakaskuntzan eragiteko asmoa ere badute Saharautzeko partaideek. Mediku eta erizainekin egin bezalaxe, orain irakasleekin ere alor ekonomikoa hobetu nahi dute, «familia aurrera ateratzeko ezinbestekoa baitute gutxieneko soldata».

Oraingoz premiak zehazten ari dira Saharautzeko kideak, diru kopuruak erabaki eta hurrengo bidaia prestatzeko.

 

datua



686569033

telefonora deitu behar da haurrak hartzeko eskaera egiteko.



 

datua



31

haur etorri ziren iaz Urola Kostara Saharautz elkartearen bidez.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa