
Izarraizko I. Mendi Lasterketa aurkeztu dute mendizaleek
Azpeitia
Apirilaren 14tik aurrera eman daiteke izena; 350 lasterkari aterako dira gehienez, lehenen izena emanten dutenak
Amaia mendizabal
Lagun Onak Mendi Bazkunakoek dena prest dute Izarraizko Mendi Lasterketarako, maiatzaren 11rako lehen aldiz antolatu duten probarako. Atzo eman zituen probaren inguruko xehetasunak lasterketaren zuzendari Pedro Mari Aizpuruk. Berarekin izan ziren prentsaurrean Mendi Bazkuneko lehendakari Aritz Odriozola, Udaleko Kirol batzordeburu Manuel Unanue, eta Euskal Herriko Mendi Federazioko ordezkari Antton Bandres. Izan ere, proba puntuagarria izango da Euskal Herriko Mendi Lasterketen Koparako, eta azken lehiaketa hori aurkezteko ere baliatu zuten aukera.
Lasterketaren zuzendari Aizpuru arduratu zen xehetasun teknikoak azaltzeaz. Ibilbidearen berri eman zuen, baita gomendioak eman ere: «Lastekariei Erlo bitartean indarrak neurtzeko eskatuko nieke. Izan ere, bukaerako azken zazpi kilometroetan lan asko dago egiteko; denbora galdu edo irabazi, puntu horretatik aurrera egin beharko da». Bestalde, Aizpuruk barkamena eskatu zien inguruko baserritarrei, probak sortuko dizkien eragozpenengatik; horrekin batera eskerrak eman zizkien proba antolatzen lagunduko dutenei.
Anaitasunekoekin txandaka
Mendi Bazkuneko lehendakari Aritz Odriozolak azaldu zuenez, Azkoitiko Anaitasuna mendi elkartearekin adostu dituzte mendi lasterketaren ingurukoak. Hala, txandaka arduratuko dira proba antolatzeaz: urte batean batak eta hurrengoan besteak; batak Zazpi Gurutzeetako proba antolatzen duen urtean, besteak mendi lasterketa antolatuko du. Beraz, mendi lasterketa batzuetan Azpeititik abiatuko da eta besteetan Azkoititik, baina beti ere Izarraitzen jokatuko dela argitu zuen Odriozolak.
Horrekin batera, Odriozolak eskerrak eman zizkien Anaitasunakoei, «adostasuna lortzeko erakutsi duten borondateagatik, eta emandako aholkuengatik».
Bestalde, proba antolatzeko jendea behar dutela ohartarazi zuen, eta herritarrei Lagun Onak-en tabernan izena emateko eskatu zien.
Festa batzordeburu Manuel Unanuek, bere aldetik, «antolakuntza lan ona» egingo dutela agindu zuen. Hala, egun horretan«ikuskizun paregabea» izango dela aurreratu zuen, eta herritarrei ikustera hurbiltzeko dei egin zien; kirolariei, aldiz, parte hartzeko. Horrekin batera, eta ingurumena gogoan, «mendia zegoena baino garbiago» uzteko eskatu zuen.
Koparako proba puntuagarria
Euskal Herriko Mendi Lasterketen Koparako proba puntuagarria izango da Izarraizkoa; Gipuzkoako mendi lasterketen artean bakarra, gainera. Euskal Herriko Mendi Federazioko kide Antton Bandresek «mendia eta lehia» bateragarriak direla defendatu zuen, eta lasterketa antolatu duten azpeitiarren lana txalotu zuen.
izarraizko mendi lasterketa datutan
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Ander Hormazuriren erakusketa
ZUMAIA, Oxfor aretoan - 2008-09-05
Musika
XX. Aurresku Txapelketa eta I. Soinu Zahar Txapelketa
ZARAUTZ, Musika Plazan - 2008-09-06
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.