Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

Pausoz Pauso martxa hilaren 26an egingo dute, presoen eskubideen alde

Politika

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Euskal Herria «aro errepresibo berri batean» murgildu dutela salatu du

aritz mutiozabal

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, Urola Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Pausoz Pauso ekimena antolatu du hilaren 26rako; hala, bi urtero bezala, martxa egingo dute Zarauztik Azkoitira. Halaxe azaldu zuten atzo eguerdian Azpeitiko Sindikatu Zaharrean egindako agerraldian.

Era berean, Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herria «aro errepresibo berri batean» murgildu dutela salatu zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: «Kriminalizazioak eta ilegalizazioak, tortura basatiak, atxiloketa masiboak, presoen bizi osorako espetxe zigorrak, sakabanaketa eta bakartze politikak, preso gaixoen kaleratze eskubide urraketak... Euskal Herria salbuespen egoera batean murgildu dute».

Eskualdeari dagokionez, bertako «argazkia» egin zuten: «6 herritar Audientzia Nazionalea epaitzeko zain, 10 iheslari politiko, 19 euskal preso politiko; horien artean, zigorraren 3/4ak beteta, 5 euskal presok kalean egon behar lukete». Hala, 20 urte kartzelan daramatzaten Juan Mari Igarataundi eta Jose Mari Perez Txuri, 18 urte daramatzan Juan Karlos Arruti Paterra, 17 daramatzan Maritxu Uzkudun eta espetxean 16 urtez dagoen Luis Mari Lizarralde Arume izan zituzten gogoan.

Salatzea «delitu»

Azkenaldian sakabanaketa, tortura eta errepresioa salatzea «delitu» bilakatu nahi dituztela azaldu zuten, baita presoak, iheslariak eta beraien senitartekoak laguntzea eta babestea ere. Horren haritik, hil honetan Espainiako Audientzia Nazionalean egingo den Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako epaiketa «horretara» doala iritzi diote. Bertan 27 euskal herritar daude auzipetuta; horien artean, Xabin Juaristi Torre azkoitiarra aurkitzen da.

Saiakera horretan «alferrik» dabiltzala nabarmendu zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, lanean tinko jarraitzeko asmoa adieraziz: «Herriz herri, eguneroko lanean jarraituko dugu».

Ekimenetarako deialdiak

Hala, eta «Euskal Herriak askatasuna behar duelako», hilaren 26ko Pausoz Pauso ekimenean parte hartzeko dei egin zuten.

 

egitaraua



Apirilak 12, larunbata

12:30ean. Pausoz Pauso ekimenerako atxikimendua ematen duten eragile, pertsonaia eta koadrila guztiek argazki bat aterako dute, Azpeitiko Enparan dorretxean.

Apirilak 25, ostirala

22:30ean. Bertso saioa, Izarraitz pilotalekuan; Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta. Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Haritz Etxeberria Ministro, Maialen Lujanbio, Joxe Agirre Oranda eta Jokin Uranga.

Apirilak 26, larunbata

Pausoz Pauso Zarautzen hasi eta Azkoitin bukatuko da. Autobusak antolatuko dituzte Zarautzera joateko, abiapuntura; izena ohiko tokietan eman ahal izango da.

10:00etan. Hasiera ekitaldia egingo dute Zarautzen.

11:00etan. Harrera Getarian.

12:00etan. Harrera Zumaian.

13:30ean. Harrera Zestoan, eta 14:30ean, bazkaria.

16:30ean. Martxa berriro abiatuko da.

17:45ean. Harrera Azpeitin.

19:00etan. Azkoitira iritsiko da martxa.

Jarraian. Amaiera ekitaldia egingo dute.

21:00etan. Txotx-a.

23:00etan. Kontzertu emanaldiak izango dira.

Maiatzak 31, larunbata

Elkartasun Eguna, Azpeitin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Antzerkia

'Bilhuts' antzezlana, Alprojaren eskutik
ZARAUTZ, Ispilu Arte galerian - 2008-10-16

Hitzaldia

'Gure inguruko basoak: zein egoeratan daude?'
ZARAUTZ, Arkamurka natur taldearen egoitzan (Santa Marina 2,2) - 2008-10-16

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa