Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Zerua nahiz lurra, dena urdin

Santelmoak

Maialen Velardek irabazi du X. Bertso Txapelketa eta olagarro zopa onena, berriz, Chamarrorena eta Laskibarrena izan da

onintza lete

Atzo dena urdina zen Zumaian. Eguna zeru urdin-urdinarekin argitu zuen, eta jendea ere, haur, gazte nahiz heldu, hala kaleratu zen. Eguerditik hasi eta gauera bitartean makina bat gozamen izan zuten eskura. Tripa betetzeko, adibidez, olagarro zopa; aurtengo lehiaketa Ramon Chamarrok eta Antton Laskibarrek irabazi zuten. Txosnen egitarauaren barruan, berriz, trikipoteoa eta bazkaria egin zuten hainbat lagunek «amnistia egunean». Haurrek ez zuten askorik jan, ziurrenik, baina egun biribila pasa zuten; goizean Itxas Gainek antolatutako jolasetan haur pila batek hartu zuen parte, Gorritiren animaliekin jolastu ahal izan zuten, eta hori gutxi balitz, arratsaldean Kofradian Birusak erasoan! ikuskizuna izan zuten. Lehiaketa gehiago ere izan zen; Victor Petxarroman nagusitu zen bai botean bai igelaren jokoan.

Musika izan zen atzo izar nagusietako bat. Trikitilariek eta Beheko Plaza eta Azkoitiako Iraurgi Abesbatza abesbatzek alaitu zuten herria goiz partean. Arratsalde eta gau partean, fanfarrea, rock kontzertua eta bestehainbat musika saio izan ziren, tartean Pantxoa eta Peio bikotearena.

Velarde onena bertsotan

Ostiral gauean jokatu zen Zumaiako X. Bertsolari Txapelketa afari jendetsu baten ostean. Buruz burukora Maialen Velarde eta Unai Gijarro iritsi ziren, eta azkenean txapela Velarderentzat izan zen.

Gaur ere hamaika aukera

Goizean Itzurunen egingo den zaldi lasterketarekin hasiko da eguna. Gero Urrezko Aizkora, trainerutxoen estropada, haur festa, erromeria eta gauerdiko bandera jaitsiera izango dira, besteak beste.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa