Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Gizarte zerbitzuetako diru laguntzen araudia aldatu du Udalak

Azkoitia

ðð

Eskariak egiteko epea laburtzea, eremu geografikoa zabaltzea eta diru kopurua ez zehaztea onartu da

i. elorzA

Giza zerbitzuetan jarduerak garatzeko elkarteei eta norbanakoei diru laguntzak emateko oinarriak aldatu ditu Azkoitiko Udalak, martxoan egindako azken udalbatzarrean. Talde guztien aldeko botoekin onartu dira aldaketak. Hala ere, Batera Talde Independienteak diru laguntzen oinarrien «barne baremazioa aldatzeko konpromisoa» hartzeko eskariari lotu zion baiezko botoa.

Hiru aldaketa egin dituzte aipatu araudian. Batetik, eskariak aurkezteko epea laburtu dute, 6 hilabetetik 3ra. Bigarren aldaketa eremu geografikoari dagokio. Aurreko agintaldian indarrean zegoen araudian Azkoitiko elkarteak edo erakundeak eta Azkoitian gauzatzekoak ziren egitasmoak soilik laguntzen zituzten diruz. Araudi berriarekin, aldiz, Gipuzkoa osoko elkarteei eta proiektuei zabalduko zaie laguntzak eskatzeko aukera. Azkenik, helburu honetara Udalak zuzentzen duen diru kopurua oinarrietan ez jasotzea erabaki da. Aurrekontuetan kopurua zehaztuta egongo bada ere, araudian ez da diru partida horren kopurua azalduko.

Gizarte ekimenak sutatu

Udaleko Gizartekintza Sailak kudeatzen dituen diru laguntzak hainbat jarduera sustatu nahi du: gizarte politikako hitzaldiak eta hezkuntza ikastaroak antolatzea; populazioaren hainbat sektoreri zuzendutako aisialdi ekimenak garatzea; urteko dibulgazio eta azterketa kanpainak; elkartegintza bultzatzeko ekimenak; gizarte edo osasun zerbitzuen barruko kolektiboen arreta; eta hainbat talderen (emakumeak, drogazaleak, ezinduak eta abar) integrazioa sustatzeko plangintzak gauzatzea, besteak beste.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa