Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Udalbatzak UEMAn sartzea erabakiko du biharko udalbatzarrean

Euskara

Udal Gobernua osatzen duten alderdien eta euskalgintzako kideen esanetan, erabakia «garrantzitsua» da

nerea uranga

Bihartik aurrera Azpeitiko Udala UEMAko, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko, kide izango da. Hala eman dute jakitera Udal Gobernua osatzen duten aldierdietako kideek (EAE-ANV, EA eta Aralar) eta herrian euskararen inguruan lanean ari diren eragileek. Hain zuzen ere, bihar ezohiko udalbatzarra deitu dute «Azpeitiko Udala UEMAn atxikitzea» gai hartuta. 10:00etan izango da, udalbatzar aretoan. Gainera, «udalbatzarrera eta ondoren udaletxeko arkupetan egingo den jaialditxora herritarrak gonbidatu nahi ditugu».

Azpeitian azkenengo urteetan euskararen alde «asko egin da, baina oraindik asko dago egiteko», diote Udal Gobernuko kideek eta euskalgintzakoek. Ildo horretatik, «euskara hizkuntza normalizatua izango bada, konpromisoak hartu behar behar dugu», eta Azpeitiko Udala UEMAn sartzea «norabide horretan beste pauso bat ematea» dela azpimarratu dute.

Herrikoa orain dela urte batzuetakoa baino «egoera hobea» dela diote: «Udal euskara teknikaria eta Euskara Patronatua sortu ziren; Euskalgintzak euskararen normalizazioaren alde egindako lana aipagarria da; Bai Euskarari Akordioa eta EBPNk, bakoitzak bere aldetik emandako pausoak eta elkarrekin aurrera egiteko lortutako akordioa; eragile, merkatari eta hainbat enpresek euskaraz funtzionatzeko hartutako konpromisoak; ikastetxeetan eta hizkuntza eskubideen alde egindako lanak».

Bide horretan, bihar Udalak hartuko duen erabakia «garrantzitsua» da: «Euskara Azpeitiko berezko hizkuntza da, baina oraindik toki askotan herritarrak ezin du euskaraz bizi. Baina, batez ere, euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da, eta horrek bultzatzen gaitu UEMAn sartzera». Gainera, euskararen normalizazioan udalerri euskaldunen eginkizuna «garrantzi handikoa» da: «UEMAren erronka, euskarak ere nagusi izango duen lurgunea izatea da, erdarek bezala».

50 herri UEMAn

Gaur egun UEMA 50 herrik osatzen dute eta Azpeitia Mankomunitatean sartzeak «bultzada handia eman diezaioke egitasmoari». Baina, era berean, Azpeitiarentzako ere UEMAn sartzea «ona» dela azpimarratu dute. «Mankomunitatearen helburu nagusia erdarek betetzen dituzten funtzio guztiak euskararentzat eskuratzea da, gaztelania eta frantsesa beharrezkoak ez izatea normaltasun osoz bizi ahal izateko. Udalerri euskaldunetako eguneroko bizitza, sektore guztietan, normaltasun osoz egin ahal izateko bideak zabaldu nahi ditu. Eta Azpeitian ere hainbat arlotan (komunikabideen kontsumoan, enpresa munduan, justizian, osasungintzan eta abarretan) gabezia handiak ditugu oraindik».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa