Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

1.065 korrikalarirekin parte-hartzearen marka hautsi dute

Kirola

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia lasterketan Chebor eta Atudonyang kenyarrak izan dira irabazleak

erredakzioa

Larunbat arratsaldean 15. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiak inoiz baino parte-hartze handiagoa izan zuen, 1.165 lasterkarik eman baitzuten izena. Helmugan aurrenak, berriz, kenyarrak izan ziren: gizonezkoetan William Chebor (1:03:00) eta emakumezkoetan Margaret Atudonyang (1:13:32). Ez zuten markarik hautsi; izan ere, bero egiten zuen eta haizea ere izan zen. Iazkoak dira probako errekorrak: Yaret Asmeronek 1:00:28 egin zuen gizonezkoetan eta Pamela Chepchumbak 1:08:57 emakumezkoetan.

Eskualdeko lasterkariak ere ondo ibili dira: gizonezkoetan Sabin Aranaga azpeitiarrak 13. egin du (01:13:12) eta emakumezkoetan eskualdeko aurrena Nerea Etxeberria azpeitiarra izan da, 252. (01:30:03).

 

sailkapena





Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia

1. William Chebor 1:03:00

2. Yusuf Songoka 1:04:14

3. James Moiben 1:05:42

13. Sabin Aranaga 1:13:12

15. Margaret Atudonyang 1:13:32

26. Agustin Jimenez 1:15:26

45. Josu Segurola 1:19:04

252. Nerea Etxeberria 1:30:03



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa