
Getaria 1209-2009. Gipuzkoako portua proiektuaren baitan, eta Zarautz jauregiko aurkikuntza arkeologikoei jarraipena emanez, indusketak egingo dituzte Getariako hainbat zonaldetan datozen hilabeteotan. Lehendabiziko aztergunea Askizuko San Martin de Tours eliza izango da. Indusketetako zuzendariorde Xabier Alberdi zarauztarrak jakinarazi duenez, «eliza itxita dago eta datorren astetik aurrera hasiko gara indusketekin. Baina gu lanean hasi aurretik, aste honetan eliza barruko porlanezko lurra kendu behar izan dugu». Bitarte horretan, bihartik aurrera, igande eguerdian ospatu ohi ziren mezak San Prudentzio ermitan emango dituzte.Indusketetako arduradunek abuztuaren bukaerarako eliza berriro zabaltzea espero dute: «Ezarritako epea hori da, behintzat. Gero, beharbada, uste baino lehenago bukatuko ditugu lanak. Edo estu eta larri ariko gara azken egunetan. Baina datorren hilaren bukaeran zabaltzeko asmoa dugu». Eliza barruan indusketak egingo dituzten estreinako aldia izango da honakoa. Aldez aurretik, 2004an, eraikinaren atarian sondeo bat egin zuten eta bertan, Erdi Aroko aztarnak topatu zituzten. «XIII. eta XIV. mendeko aztarnak izan ziren, eta oso azaleko mailan agertu ziren. Beraz, hortik behera zer aztertua izango dugula pentsatzen dugu. Susmo horietatik abiatuta, bada, ikusiko dugu zer aurkitzen dugun», zehaztu du Alberdik.Askizuko elizako lan arkeologikoak bukatu ostean, San Anton mendian azterketak eta sondeoak egingo dituzte, irailan zehar. «Duela 15 bat urte azterketa batzuk egin zituzten San Antonen eta saiakera hartan ez zen gauza handirik agertu. Nolanahi ere, badakigu non ibili ziren orduan eta orain haiek aritu ez ziren tokiak ikertu nahi ditugu. Moilarekin bat, garrantzia handiko elementua da eta egiaztatu gabe ezin dezakegu utzi», dio Alberdik.
Urritik aurrera, berriz, San Prudentzioko ermitan murgilduko dira buru-belarri. Askizun bezalaxe, sondeo bat egin zuten aldez aurretik eta «Askizuko elizan aurkitutako aztarnak baina zaharragoak» aurkitu zituzten bertan.
Zarautz jauregiaz eta Getariako alde zaharraz gain, inguruak ere bere aberastasun historiko-arkeologikoa duela nabarmendu du induskestetako zuzendariordeak: «Alde zaharrean agertu dena intrepretatzeko garrantzitsua da. Alde horretatik, ezin dugu begiak itxita egon. Ikusi behar dugu alde zaharrak zer-nolako eragina izan zuen bere inguruan edo alderantziz. Nekazal munduarekin izandako harremana benetan garrantzitsua da».
Erakusketa
Urko Ugarteren pintura erakusketa
ZARAUTZ, Torre Luzean - 2009-07-02
Musika
Mantisa taldearen kontzertua
ZARAUTZ, Itsas pasealekuko Marea Gora tabernan - 2009-07-03
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.