Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Eztabaidak

urola-kosta

2008-01-29

Eskualdean ospitalerik ez dago. Behar al da?

Urola Kostan, eskualdean, ospitalerik ez dago Kosta aldekoak eta Zestukoak Donostiako ospitalera joan ohi dira eta barrukaldekoak, berriz, Zumarragakora edota Mendarora. Zure ustez eskualdean ospitale batek egon beharko al luke? Beharrezkoa al da?

Jasotako mezuak:

6

Azkoitiarra | 2008-02-12

Konpari: oso polita da zure lema baina uste dut momentuz hortik oso urrun gaudela eta gizarte honek urte asko eta asko beharko dituela zurekin bat egiteko. Bitartean anbulatorio, ospitale eta farmaziak asetzen jarraituko dugu, txintxo-txintxo. Ospital bat gehiago, zertarako?

5

Konpa | 2008-02-12

osasunaren autogestiorantz, medikuntza ofiziala eta farmazia-industriaren interesak bazter ditzagun!

4

Azkoitiarra | 2008-02-09

Ba nik ez dut hain argi eskualdean ospitale bat izatearen kontu hori. Osakidetza desastre bat da, eta hori diru dexente bideratzen zaiola. Beste ospitale bat jartzeak (daudenak mantenduz) diru asko, ikaragarri suposatuko luke gauzak txukun eta behar bezala egiteaz. Baina noski, nik ez dut ospitale aldrebesik nahi, hori eskaini behar badidate ba nahiago dut Zumarragara joaten jarraitu, eta diru hori inberti dezatela egoki.

3

Xabi | 2008-01-31

Emilio Olazabal handiak aspalditik proposatzen zuen erietxe bat Zarautzen kokatzea. Astin ipini liteke, autobidearen irteeraren ondoan anbulantziak azkar heldu daitezen eta etorkizunean ipini nahi duten Euskotrenen geralekuaren ondoan jendea berebilean etortzeko beharrik izan ez dezan. Bide batez, gaur egun ia euskal eskualde guztiek dute erietxe bat.

2

Hil-ness | 2008-01-30

Bai, ospitale bat behar degu ingurun. Azkoititik Zumarragara jutie, adibidez, odisea bat izen leike askotan: kamioiek, kurba arriskutsuek... 15 kilometro egiteko ordu erdi behar da askotan. Ta anbulantziarekin batea apaize eskatzeko gogue emateu batzutan... bazpaere!!! Nahiko eskualde garrantzitsue da hau jende kopuru aldetik, zeatik ezin deu euki ospitale bat bertan? Diru gutxiago rotondetako lorientzat, eta gehiago ongizatearentzat.

1

Aitor | 2008-01-29

Urola Kosta eskualdean 50.000 biztanle inguru izango gara. Tristea iruditzen zait, larrialdiren batean eskualdetik kanpora atera beharra. Derrigorrez behar dugu Ospitale bat eskualdean, osasuna baita herritarren lehentasuna.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa