
urola-kosta
2008-01-08
Espainiako Nortasun Agiria atera edo berritu
Lehen Azpeitian eta Zarautzen Espainiako Nortasun Agiria berritu edota ateratzeko aukera zegoen. Baina orain aukera horiek kendu egin dituzte eta Donostian edo Irunen bakarrik atera edo berritu daiteke. Zer iruditzen?
Klimt | 2008-01-25
Aurrekoari: ez naiz txantxetan ari. Are gehiago, duela zenbait urte, esaten ari naizen hau salatzeko, Desobedientzialarien izenean, ekimena egin zen uda batean Zarauzko hondartzan. Paperik gabeko euskal herritarrak iritsi ziren hondartzara. Ez da txantxetako kontua. Nik neuk, duela hainbat urte, Espainiako nire nortasun agiria entregatu nien Desobedientzialariei, Bruselan 1.000 euskal herritarren DNIak aurkezteko kanpainaren baitan. Bost urte bota nituen DNI delakoa gabe, eta hura bai ez zela txantxa: kontrolak, edozein diru laguntza eskatzeko eskaerak, babes ofizialeko etxebizitzetan ezin izena eman, ezin bozkatu, Europatik kanpora bidaiatu ezin (pasaportea ezin baita atera DNIrik gabe), eta abar luzea. Txantxa gutxiago, beraz, zuk egin nahi baduzu, nik ederki dakit-eta zer den Euskal Herrian euskal herritar gisa soilik bizi nahi izateagatik paperik ez izatea. "Mundu guztia arrotza da ene herrian" abesten du Ruperrek. Badakizu zer den hori? Badakizu zer den arrotza izatea zure herrian? Paperik ez izatea? Txantxarik ez, beraz. Serioa da-eta gaia.
2008-01-24
Klimt, zure iritzia, benetan paperik gabe sufritzen duten etorkineenganako irain bat baino ez da. Errespetu gehiago eta txantxa gutxiago gai horiekin!
Klimt | 2008-01-23
Euskal herritarrak soilik sentitzen garenak paperik gabeak gara herri honetan oraindik ere. EHNArekin arazoak ditugu administrazioarekin lotutako edozein eskaera egiteko. Derrigor espainiarrak izatera behartzen gaituzte, eta horri uko egiten diogunok ez dugu dokumentu ofizialik. Paperak guztiontzat orain!
Ni neu | 2008-01-11
Ez dago eskubiderik!! Espainiako gobernuak derrigortzen digu nortasun agiria gainean eramatera. Baina agiri hau poltsikoan izateko erraztasunak jarri beharrean, eragozpenak besterik ez ditu ezartzen. Txanda eskatu eta Donostiraino joan behar! Autobusa hartuz gero, ia egun pasa egin behar dut. Kotxea erabilita A-8a ordaindu, OTA ordaindu eta laister hirira sartzeko ordaindu. Baina hau zer katxondeo mota da? Ea lehenbaitlehen herrietan agiria egiteko azpiegiturak jartzen dituzten.
2008-01-09
Nik betidanik Donostiara joan behar izan dut berritzeko. Horrela ere, behin erraztasun hori jarri eta gero gaizki iruditzen zait NAN elektronikoa ateratzeko azpiegitura ezaren aitzakiarekin bulegoak kentzea. Gobernuari guzti hau ahal bezain konpontzea eskatuko nioke.
gaizki | 2008-01-08
Agiri hori gainean ematera derrigortzen gaituzte eta gero ateratzeko edota berritzeko kristorenak eta bi egin behar. Lehen herrian ez baina gertu genuen, baina orain aurrez ordua hartu, lanegun bat galdu eta Donostiaraino joan behar. Honetarako ere ez dago eskubiderik!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi webgunea@urola-kostakohitza.info helbidera.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.