
urola-kosta
2007-11-29
EUSKAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an. Euskara normalizatzeko erakunde publikoek egiten duten lana nolakoa iruditzen zaizu?
2007-12-21
Batzuk ordainduta ere ez dute ikasten, ikusi besterik ez dago IRALEn parte hartzen duten gehienekin... azken finean, ez ikasteak bueltaka ibili ondoren ez die ezertan eragiten, ez baitira kalean geratzen lanik gabe... Guri gaztelera ikasteagatik konpensaziorik eman al zaigu???
jin | 2007-12-21
euskararena dena diru kontua da zeren eztakienari emaiozu jornala ikastera jaoate arren eta eta denak hor dira euskaltegian hemen dago errua ezpazaio konpezazio ekomikori ematen ikastearren inor ezta joango ikastko esforzua egitera
2007-12-11
makillaje handiena euskaraz dakigunok egiten duguna da erdaraz jo ta fuego aritzean, zalantzarik gabe. Etxetik hasi beharra dago.
TXATXARRA | 2007-12-04
Bai, euskaldunok ere badugu errua. Oso ondo, baina ni pixkat nazkatuta nago norbanakoaren gainean pisu guztia jartzearekin. Norberak egin behar du euskaraz gehien, birtziklatu etxetik hasita, izan bakezale, errespetatu orduak larunbat gauetan... Oso ondo. Norberak ere egin behar du. Baina hori eskatzen dizuten erakundeak euskara normalizatzeko merkezurreko planekin 25 urte pasa badituzte, plastiko eta beste produktuen kontsumoa murrizteko neurri zehatzik hartzen ez badute (zergak, debekuak...), bakearen ordez alderdien arteko etengabeko liskarra bultzatzen badute eta noski, beraiei gogoak emandakoan super-kontzertuak jartzen badituzte Munoan eta Zurriolan. Ba, iruditzen zait, erakunde publikoak (Udala, Diputazioa, Jaurlaritza) faltsukeriatan ari direla. Kanpainak beraien buruak zuritzeko direla. Makillaje hutsa. Eta euskerarekin berdin.
Aitor | 2007-12-04
Benetan kuriosoa da aurreko iritziak irakurtzea, euskaldunok, gu geuk, behin eta berriro erdarara jotzen dugunean. Bai "euskañolez" hitzeginez edo euskara haur eta txakurrentzat erreserbatuz. Besteei eskatzen hasi baina lehen, autokritika egin.
2007-11-30
Euskara ez dakiten zinegotziek erdaraz hitz egiten dutenean zer esaten duten euskaraz entzun nahi dut. Erdaratik euskararako itzulpena orain! Gure eskubidea da, haiena gazteleraz entzutea den bezala, igual-igual...
2007-11-30
Euskaldun elebakarra den norbait lasai ibil al daiteke gure herrietako anbulatorioetan, administrazioan, epaitegietan... Ke ba! Berez, ordea, eskubidea du euskaraz hitz egiteko leku guzti horietan, euskara hizkuntza ofiziala delako. Argi dago, beraz, euskaldunon hizkuntza eskubideak ez daudela bermatuta.
Xenki | 2007-11-30
Zarautz bezalako herri batean (20.000 biztanletik gora, erabilera % 50 ingurukoa, esparru askotan euskararen erabilera txikia...) euskara zerbitzurik gabe gaude azken denboraldian, eta urte luzeetan lan puntualak baino ez dira egin. Zarauztar gehienak elebidunak izanda ere, urruti gaude euskararen normalizaziotik, eta zer eginik ez da falta. Baina Udala ez dakigu nora begira ari den. Ezinbestekoa da herriko euskalgintzarekin batera lana modu estrategikoan egitea, euskara zerbitzu txukuna antolatzea eta Zarautz herri euskalduna eta euskaraz bizi dena izan dadin apustu egitea. Ah, eta noizko Zarautz UEMAn?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi webgunea@urola-kostakohitza.info helbidera.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.