Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko uztailak 24, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

Jon Maia

Jon Maia

Bertsolaria

2007-12-17 - 12:00

G puntuaren finalaren biharamunean, txapelarekin ala txapelik gabe, Jon Maia bertsolari zumaiarrak HITZAren irakurleen galderei erantzun die zuzenean, HITZAren Zarauzko erredakziotik. Urola Kostako HITZAren lehen elkarrizketa digitala izan da.

Erantzundako galderak:

1

G. Bi hitzetan, egingo al zenuke atzoko finalaren balorazioa? Iban

E. Aupa Iban! Finala ona izan zela uste det, han geuden zortzikoteak 8000 lagunen aurrean maila emateko erantzunkizuna genuen, bertsozalearen pareko erantzuna eman behar genuen eta uste det etorritako damurik ez zuela inork izan. Denok eman genuen gure onenetik zerbait eta ez zela inor erori uste det. pertsonalki ni gustora nago, badakit hobeto egin dezakedala, baina okerrago ere egin nezakeen. Uste det nere bertsokeraren arrastoak utzi nituela.

2

G. Garai batean zortziko txikian bixi-bixi aritzen ziren bertsolarien alboan, bazen modu pausatuagoan Habanera luzeak botatzen zituen Jon Maia bat.... Gaur egun, bertsolariak ez al du gehiago jotzen neurri luzeetara? Zergatik? Azpeitiko Jon

E. Gaurko bertsolariak ere zortziko txikian askoz gehiago aritzen gera neurri luzeetan baino. Luzeak bakarkako lanetan soilik erabiltzen ditugu, eta beharbada lanik nabarmenenak izaten direnez, zuk dezun inpresio hori gera daiteke, baina esan bezala, neurri txikiak gehiago erabiltzen ditugu.

3

G. Zure bizitzako etapa honetan etxekoandre/gizon moduan aritzea tokatu zaizu. Bertsolari moduan, eragina eduki du bizimodu berri honek inspirazioa lantzerakoan? Miren

E. Bai, norberaren bizimoduak osatzen du norberaren nortasuna eta nik nire bizitzatik, errealitatetik asko kantatzen dut. Txapelketa honetan esaterako, "Gaur ere galtzerdiak janzten laguntzen ari zatzaizkio" gaia entzun nuenean, egunero nire alaba txikiari jantzen dizkiodanez horretaz gogoratu eta hortik heldu nion gaiari.

4

G. eta G puntua, beti ere txapelarekin hobeto? Aitziber Gisasola

E. G puntua entzulearekin topatu behar da, eta hori askotan ez dator bat txapelarekin. Dena den, ez det ukatuko, txapelarekin hobeto.

5

G. Habanera doinua askotan erabili ohi duzu, abilezia handiarekin gainera. Zerbait berezia gogoratzen dizu doinu horrek? Ane

E. Doinu hori, lehenengo aldiz 97ko Euskal Herriko txapelketan, finalerdietan erabili nuen, lehenago inoiz prbatu gabe nintzela gainera. Saio hura oso gogoan dut, batez ere jendearen erantzuna. Niretzat ordutik doinu berezia da. Nire bertsokerarako doinu eta neurri egokia dela uste det, eta nire kantaera, nire ikutua ematen saiatzen naiz baita ere, oso doinu kantagarria delako. Gainera, Xabier Lete ere, doinu honen egilea, oso gustukoa dut.

6

G. Nola ikusten duzu bertsolari gazteen etorkizuna? Ion

E. Etorkizuna ez dakit, baina oraina behintzat oso maila handikoa da. Iusten da teknikoki oso prestatuak daudela, oinarri tekniko izugarria dutela eta txapelketetan oso trebatuta daudela. Hori bai, horrekin ez da nahikoa. Bertsoa pentsamenduak azaltzeko, bizitza sentitzeko, adierazteko moduak ere egiten du eta hori bizitzak berak ematen dizu. Gaztea zeranean ezer ez dago finkatua oraindik eta inork ez dizu ziurtatzen etorkizunean non egongo zaren.

7

G. “Riomundo” liburua oso arrakastatsua izan zen. Beste liburu bat idazteko asmorik baduzu? sagarna

E. Apaizac Obeto liburua idatzi nuen gero eta orain ere baditut pare bat ideia hasita. Kontua da alper xamarra naizela eta motibazio handia behar dudala idazteko. Riomundo idazteko motibazio soziala eta politikoa nituen, uste nuen idatzi beharreko historia bat, pikuspegi bat zela etorkin haien historia. Urte berriarekin hasiko naiz tirriki tarraka zerbait idazten...

8

G. Jon, gustura gelditu zara laugarrengo postuarekin?. Dena den, oso ondo egon zinen atzoko saioan, Zorionak!! Bertsozalea

E. Eskerrik asko benetan. Postuarekin baino saioarekin geratu nintzen gustura. Uste det ariketa gehienetan nire bertsokera atera nuela, nere estiloa esango nuke, eta maila txukunean jardun nintzela. Askotan, dena den, norberaren sentsazioek eta puntuazioek ez dute bat egiten.

9

G. Zure agurreko bertsoan urte askotan jarraitzeko asmoa duzula esan duzu. Hori nahi dugu bertsozale askok. Zorionak atzoko saio bikainagatik. Saioa

E. Eskerrik asko Saioa! Azken agurra beti da zuere esntimendua, nahia adierazteko aukera bat. Nik atzo esan nahi nuen hor jarraituko dudala, emaitzak direnak direla ere, zuei eta gure herri honi kantatzen, aukera ematen didaten bitartean. Horregatik naiz bertsolaria, bizitza hontan, eta bizitzea suertatu zaidan lur zati honetan, nire ekarpena, nire alea emateko modua da.

10

G. Aupa Jon!!! eta zorionak egin zenuen saioagaitik!!! Ez al zitzaizun iruditu irabazteko moduko saioa egin zenuela?? AguR aitor

E. Aupa Aitor! Esan bezela, ni pozik atera nintzen saiua bukauta. Oholtzako kideek ere esaten zidaten ondo ari nintzela, eta buruz burukoan sartu nintekeela esperentzarekin bukatu nuen. Egia esan, zergatik ez esan, ilusioa egiten zidan, hainbetse final ta gero... Ez da posible izan, eta ondorioren bat ere atera det. Beharbada nire bertsokera gehiegi oinarritzen da emozietan, irudietan, sentimenduetan... hori ez da hain erreza juzkatzen. Errezagoa da testua, gramatika, hitz jokoak, errima zehatza puntuatzea eta nik hor ditudala nire gabeziak uste det. Epaileentzat ere kantatzen ikasi behar det. Dena den, nire bertsokerari falta zaiona uste det lan eginez konpontzen dela eta gogor saiatuko naiz horretan, alperkeriak utzita. Oraindik ikasteko eta hobetzeko aukera daukat eta saitu egingo naiz, koska bat gora igotzen.

11

G. Epaimahaiak bertsolari beteranooi (Irazu eta zu zeu kasu) Beņat Gaztelumendi bezalako gazteei baino gehiago exijitu zizuetela uste al duzu? Puntutan Je-Je

E. Ez dakit epaimahaiak, beharbada entzuleak bai, baina ez dakit... Beterano ala gazte, denok ditugu gure abantailak edo desabantailak. Guk beteranook sorpresa faktore galdu degu, jendeak gugandik espero du zerbait egingo degula. Ordea, egoera kontrolatzen, taula gainean egoten ikasi degu... gure pertsonaia ere eginagoa dugu entzulearen aurrean eta hori ere bentajatxoa da. Ordea atzo ikusi zen gazteen efektoa. Beņatek bere xalotasunean, gaztetasunaren eta berritasunaren efektua sortu zuen, noski beti ere, saio ona egin zuelako. Baina txaloek, jendeak airean eramaten zutela zirudien une batzuetan. gauza horiek beti gertatu dira.

12

G. Kartzelako gaian bertso onak bota zenituen, doinuarekin ongi biribilduz, baina agian gaiari ez zenion bete-betean heldu. Zuri zer iruditzen zaizu? Zaletu baten kezka

E. Arazoak izan nituen gaia entzunda, ez zitzaidalako gustatu. Ez nekien zeri kantatu, zein gairi heldu. Hasteko aitortu nahi det, denbora gehiegi pasa nuela hasterako. Erabaki nuen finalera etorri ez etorri egon den nere lagunari kantatzea. Nik uste nuen lehenengo bertsoan adierazi nuela hori, galdetu niola etorriko ote zen, etzekiela zer egin eta azkenean han zegoela, Ilunben. Baina beste norbaitek ere komentatu dit, ez ote nuen garbi adierazi. Zuek entzuleak despiste setsazio horrekin geratu bazineten, hala izango da, ez nuela ondo markatu gaia. Bestela, bertsoekin pozik eseri nintzen, oso nire estilokoak ziren, oso benetakoa eta poesia eta sentimendu karga zutenak. Jendearen txaloek ere bete egin ninduten, nahiz eta saskia puntuz ez bete, beharbada zuk esan didazun horrengatik.

13

G. Zein ariketetan abestu zenuen gustukoen edo erosoen? Martinekin zortziko handian egindakoan, afari erromantikoarenean oso ondo ikusi zintudan. Zortziko txikian Irazurekin egindakoan, jaunartzeko argazkiarenean ere txisparekin aritu zinen. Hamarreko txikikian ere Mendiluzerekin, bihotza donatzearen gaian ere oso arrazoi onak bota zenituen.Horietakoren bat aukeratuko al zenuke? Edo besteren bat? edurne

E. kaixo Edurne, zuk esan bezela, ofiziokako ariketetan gustura jardun nintzn eta horren froga da, ariketaz ariketa nirekan jardun zirenek ere saio onak egin zituztela. Beharbada Zortziko nagusian sentitu nuen gehien saio ona egin nuenaren sentsazioa, eta hamarreko txikian ere pozik eseri nintzen. Dena den, nahiz eta aurretik esan bezela beharbada gaia ez hain ondo markatu, bakarka hiru bertsoek bete ninduten gehien, oso benetan, eta oso neuretik kantatu nuelako.

14

G. Bertsozale askori atzoko finaleko puntuazioa, zureari dagokiona, ez zitzaigun justua iruditu. Zer irizpide erabiltzen du epai-mahaiak puntuatzerakoan? Begoņa

E. kaixo Begoņa, Txapelketan puntuazioak oso erlatiboak dira eta gainera puntu tarte txikian joaten dira emaitzak. Oholtzan gaudenon pertzepzioak eta entzulearenak ez dira epai mahaiarenak bezain zehatzak izaten. Nik uste det, nere bertsokera zailagoa dela puntuatzen, ez baita beste batzuena bezain exaktoa, abstraktoagoa da, errimak ere ez ditut beste baztuk bezain zehatz erabiltzen eta ez dakit... uste det landu egin behar dudala gehiago, hobetzeko terrenoa hor daukat, teknikan.

15

G. Kartzelako lanean oso bertso hunkigarriak bota zenituen. Gaiak bide asko hartzeko aukera ematen zuela jakinik, zuk Illunbera bertaratu zen zure maiteari abestu zenion. Horrelako momentuetan bihotzean ditugun sentipenak ez al dira gailentzen? Joseba

E. Aupa Joseba Nire kasuan seguraski, bai. Askotan kantuan ari naizela negarrak irteteko zorian egoten naiz, oso benetan ari naizenean. Nik ezin det ihes egin nere emozioetatik eta emozioa eta teknikaren arteko oreka bilatzea da egin behar dudana. ne

16

G. 553 punturekin geratu zinen atzoko finalean, nire ikuspuntutik gehiago merezi zenuen. Zure pronostikoak bete al ziran atzoko finalean? zaharra

E. Epa gaztia! Nik ez nekien zer gertatuko zen, eskarmentua hartuta nago eta badakit nere sentsazioek ez dutela beti asmatzen... lagunek esaten zidaten aukerak nituela buruz burukorako baina... Nik Beņaten izena entzun nuenean, pentsatu nuen bigarrena ez nintzela ni izango seguruena, Mendiluzek ez zuen akatsik egin.

17

G. Aupa Jon!, nire pronostikoak ez du ezertarako balio izan, zu ikusten zintudalako Gipuzkoako txapeldun berria, baina, tira, oso saio txukuna egin zenuen, zu zeu, gustura gelditu zinen? zirikatzaile

E. Ba aurretik esan dedanak balioko du hemen ere, dena den, hobeto egin dezakedala uste badet ere, gustora gelditu nintzela esango dizut.

18

G. badakit zuk ez dituzula inoiz formak galtzen, baņa zer esango zenieke gustora epaileei atzoko lanari buruz? ima

E. Aupa Ima! Nik ezin diet ezer esan, nik uste, ahal zuten lanik zuzenena egingo zuten. Ikusten dezu, formak ez ditudala galtzen j j j...

19

G. Zoragarria kartzela ariketan erabilitako doinua. Gu denok hunkitzea lortu zenuen. Zein doinu da hori? Zeuk ateratakoa al da? Ane

E. kaixo Ane! Ez, doinu hori Silveirak atera zuen, Bebe kantariaren kantu batetik. Gustatzen zait nire kantaerarako egokia delako. Neri bertsoa botatzea baino kantatzea gustatzen zait, kantatuz gozatzea eta goza araztea eta doinu horrekin gustuarekin kantatzeko aukera daukat, nere ikutua emanez..

20

G. AUPA JON, ZEIN IZANDO DA 2008KO ZURE LEHENGO ASMOA?? MUSIKA,LIBURUA,BERTSOAK?? ZORIONAK!! AIZPEA

E. Epa Aizpea! Nire asmoa orain arte bezela jarraitzea da, baina beti gustatzen zait zer egingo dedan ziur ez jakitea ere. Gauza berriak egiteko prest nago beti, oraindik ez dakit handia izatean zer izan nahi dedan...

21

G. Aurtengo txapelketan “beteranoak” faltan bota dituzu? Oker

E. epa Oker! Zenbait bertsolarik aspaldi erabaki zuten txapelketatik deskantsu hartzea eta beno, ohitu gara horretara. Hori bakoitzaren grinaren araberakoa da. Orain ni naiz beterano horietako bat, zeinek esango zidan! nik oraindik, nire topea zeinden jakin arte, lanean jarraituko det, eta saiatuko naiz berriz hurrengoan...

22

G. Kaixo eta zorionak jon! Zer iruditu zaizu Jon Martinek eginiko "esperimentu" berri hori? aito

E. Gauean telebistan entzun nuen, bertan ni kartzelan nintzen eta ez nituen entzun. Teknikoki izugarri zailak iruditu zitzaizkidan, meritu handikoak. Beharbada edukian galtzeko aukera du, formak eskatzen duelako ahalegin handiena.

23

G. Eta txapela irabaziz gero, agurra norentzat? Jau-jau

E. ba egia esango dizut, irabaziz gero zer kantatu pentsatuta neukan... gogo handia neukan bertso hori kantatzeko baina beste baterako utzi beharko det... ezingo det hemen erakutsi! ia noizbait...

Egindako elkarrizketak

Nerea Amilibia

Nerea Amilibia
Korrikalaria

2008-05-16

Iņaki Uria

Iņaki Uria
Egunkaria-ko kontseilari ordezkari izandakoa

2008-02-18

Jon Maia

Jon Maia
Bertsolaria

2007-12-17

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa