« II.en Zipristin eguna!Karaokea! »

08.04.24

01:08:41 , Zipristin , 217 hitz, 95 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Iñaki Badiola: Ilusioak zenbat balio du?

Errealeko zuzendari berriak kontseiluan egin dituen murrizketak eragin beharko ez baliguke ere, kontu honen guztiaren “zipriztinak” nahi baino gehiago zabaldu dira eta Zestoaraino iritsi dira, besteak beste.
Zestoako Zipristinez blai aisialdi taldekook hilabeteak generamatzan Zubieta eta Anoetako instalazioetara irteera bat antolatzen herriko haurrentzat, eta erabaki honekin gure asmoak hankaz gora geratu dira. Aisialdiko kontu hauek guztiak eramaten zituen arduraduna kaleratuetako bat delako zehazki.
Kontua da, aisialdi ekintza hauek dirurik ez dutelako ematen kendu direla. Izan ere, nori interesatzen zaio Zubietan larunbat goiz batetan 40 ume jolasten, euren betiko futbol taldekoen instalazioak ikusten, euren idoloen ondoan egoten, azken finean, gozatzen egotea? Horrelako kontuez ez da inor enteratzen. Eta ez bada inor enteratzen, zertarako jarraituko dugu egiten? Hobe da, hori kendu, eta horretan xahutu beharreko dirua, guztien belarrietara iritsiko den zerbaitetan gastatzea.
Baina bitartean zenbat kontu ezkutatzen dizkigu? Zenbat jende ari da kaleratzen, dirua berak jartzen duela eta beraz berak nahi duena egingo duela argudiatuz?
Guk argi daukagu: Diruak ez du ilusioa ekartzen eta gure haurren ilusioa ezin da diruz ordaindu.
Bestalde Zubieta zein Anoetako instalazioetara joaten ziren haur horiek dira errealaren etorkizuna. Haiek dira, hemendik urte batzuetara, zelaian jokatzen zein harmailetan euren betiko taldea animatzen jardungo direnak.
Baina horretarako haurren ilusioa beharrezkotzat jo beharko luke.
Eta ilusio hori, egunetik egunera erein beharreko kontua da.
Ahaztu gabe, mila esker Manu!

Erantzun 1

Erantzuna from: Marmol [Bisitaria] · http://www.marmol.mundua.com
Ametsak errealitate bihurtzen direnean ....

www.marmol.mundua.com

Egin klik !!
08.04.24 @ 11:22

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Zestoako Zipristin Aisialdi Taldearen bloga da hau. Ea herria zipristintzen dugun...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software