| « Zipristin musikari! | Iñaki Badiola: Ilusioak zenbat balio du? » |
Bihar, maiatzak 1 osteguna, bigarren Zipristin eguna ospatuko dugu.
Lehenengo, parte hartzaileei hamaiketakoa emango diegu eta ondoren argazki rallyarekin hasiko gara. Guk gai batzuk emango ditugu eta haurrek gai horien inguruko argazkiak atera beharko dituzte. Esan beharra dago, argazki onenek sariak izango dituztela.
Arratsaldean berriz, 16:30ean hasita, mihiluze lehiaketa izango dugu. Bertan froga desberdinak egongo direlarik. Finalistek begiraleen kontra lehiatu beharko dute. Eta hemen ere, noski, irabazleek sariak izango dituzte.
Besterik gabe, ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herriko haur guztiak!
Bertan ikusiko garelakoan!