07.12.06

19:20:13 , Luma , 222 hitz, 86 aldiz ikusia  
Atalak: Kultura

Birusaren aurkako txertorik ez!

Nik ez dut birusaren aurkako txertorik hartuko! Badakit kutsatuta nagoela, baina ez dut txertorik hartu nahi! Eta zuk?

Zu ere kutsatuta al zaude? Horrela baldin bada, Zorionak!!!
Ez naiz urteroko gripearen aurkako txertoari buruz ari; ez eta beste hainbat birusen aurka injektatu ohi dizkiguten txertoei buruz ere.

Egia esan, birus hau ere oso kutsagarria bihurtu daiteke. Ni ahalik eta jende gehien kutsatzen saiatzen ari naiz. Normalean, mingainaren bidez kutsatu ohi gara… baina ez beza inork behar ez den zerbait pentsatu!

Ukan Birusaz ari naiz, noski! Euskararen Ukan Birusa! Zein ba, bestela… Baina birus hau osasungarria da! Honen aurkako txertoa hartzea litzateke gaixotzea! Beraz, ez hartu txertorik! Ez hartu prebentziorik! Hitz egin beldurrik gabe euskaraz!

Bazter askotan ikusten ari gara birus formako xomorro xelebre hau; aurreko batean Behobia-Donostia maratoi erdian ikusi nuen, beste batean berriz, Unibertsitatean, eta azkena Durangoko azokan.

Gero eta gehiago kutsatu, gero eta sukar handiagoa jarriko zaizu. Hori seinale ona da! Termometroa erretzea komeni zaigu!

Zu kutsatuta baldin bazaude, ez ahaztu mingainaren bidez inguruko denak kutsa ditzakezula…

Lagunartean kutsatzeaz gain, administrazioan, irakaskuntzan, erakunde publikoetan kutsatzen saiatu behar dugu; herritarrekin zuzeneko harremana duten tokietaz ari naiz… Osakidetzari ere komeni zaio birus honekin kutsatzea. Ze, zenbait harreragilek…

Eta ez dadila inor saiatu ordenadorez Ukan Birusa saihesteko “birusaren aurkako programarik” jaisten! Ez du asmatuko eta! Honek ez dauka sendabiderik!

Beno, banoa birusa zabaltzera…

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Kaixo! Ni Migel Anjel Aiertza naiz. Hala ere, gehienek Mieltxo edo Mikel deitzen didate. Aizarnazabalen bizi naiz eta 32 urte ditut. Ireki berri dudan blog honetan kulturari garrantzi berezia emango diot, baina ez da jorratuko dudan gai bakarra izango. Kulturaz gain, edozein gaik izan dezake lekutxoa nire txoko honetan. Harri eta zur uzten gaituzten albisteak kontatzen ere saiatuko naiz. Hausnarketa, erreflexio, iritzi eta horrelakoak ere… pentsatu ahala idatziko ditut. Gustatuko litzaidake nik botatako pelota errebotera iritsi eta berriro bueltan etortzea; hau da, zuek nire albisteak erantzutea. Ea horrela den…

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software