« Tuneatutako buruakEuskara ofiziala »

08.04.15

10:46:09 , gaRi* , 199 hitz, 154 aldiz ikusia  
Atalak: Paperean tatuatuak

Paola Bridda

Izokina arrain harrigarria da. Oraindik ezezaguna zaigun indar misteriotsu baten ondorioz, sortu zen ibaira itzultzen da itsaso urrunetan barrena ibili ondoren, errutera, eta espeziearen erreprodukzioa bermatu ondoren hiltzen da, geroago jaioko diren ehunka izokin berriren sorlekuan.

Paola Bridda ere sorlekuan ehortzi zuten pasa den asteazkenean, Italiako Treviso herrian. 38 urte zituen, eta minbizia atzeman zioten hainbat hilabete lehenago, haurdun zegoenean. Gaitzari aurre egiteko ezinbestekoa zuen kimioterapia tratamendua ezingo zuen jasan sabelean zeraman haurrak, eta batzuetan halabeharrez hartu beharreko erabaki anker horietako bat hartu behar izan zuen amak: bere bizitzaren alde egin, kimioterapia saioak onartu eta haurra galdu, edota minbiziari aurrera egiten utzi, haurraz erditu eta haren irribarrea ikusi ondoren hil.

Bigarren aukera hautatu zuen Paola Briddak. Nahiago izan zuen kimioterapiari uko egin eta haurrari bizitzen uztea, horrek minbiziari eta bere heriotzari bidea zabaldu arren. Ernalketaren zortzigarren hilabetean jaio zen Nicola, eta ama pasa den astean hil zen, gaitzak hartuta. Botere edo diru apur bategatik batzuek ama ere salduko luketen garai hauetan, ondorengoen bizitza salbatzeko dena eman duen ama honen kasua nabarmentzekoa da behintzat, hedabideak izokinei beharrean marrazoei begira egoten diren arren.

Erabakiak hartu beharra omen da bizitza, Anarik abesten duenez. Batzuetan, ordea, erabakiak hartu beharra heriotza ere izan daiteke.

[ BERRIA, 2008-04-15 ]

2 erantzun

Erantzuna from: Ibai [Bisitaria]
Beste aste batez, Gari, ahozabalik utzi gaituzu. Segi izokinez eta amagaiez hizketan; itxaropenaz, finean.
08.04.15 @ 23:55
Erantzuna from: Aingeru [Bisitaria]
Nikaraguako gerrillan zebilen emakume baten esaldia
irakurri nuen behin:
"Hil nadin ni, nire aberria bizi dadin"
Barruan zerbait dardarka hasten da Paola edo antzekoak
ikusten ditugunean.
08.04.16 @ 15:56

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Paperean tatuatutako hitzak, eguneroko kontuak, kazetaritza, eta beste hamaika begirada...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software