« Ezer ez da aldatuNo time for love »

08.02.12

10:31:23 , gaRi* , 227 hitz, 196 aldiz ikusia  
Atalak: Paperean tatuatuak

Koherentziaz

Igandea. Otsailaren 10a. Bilbo. 11:53. Herri honen historia zati bat ageri da espaloian, aurpegia estalita duten eta hortzetaraino armatuta dauden ertzainen aurrean. Itziar Aizpurua da, eta aurpegiera serioarekin begiratzen dio alboan duen ilara beltzari. Duela berrogei urte borroka honetara sortu ziren haien buruetatik zer pasatuko ote den galdetzen diogu elkarri, beste behin ere herri honi autonomiatik aurrera egitea eragotzi nahi diotenen aurrean. Kalearena metafora hutsa da. Une batez, Itziarren alboan Jokin ikusi izana iruditu zait, baina amets iheskorra izan da. Tasio zen. Berdin dio. Herri honen historia zati bat, hala ere, han, espaloian, zutik, pasatu duten guztia pasatu eta gero, agindu arrotzei men egin eta herritarren aurka amorruz oldartzeko gai direnei begira. Duintasuna.

Igandea. Otsailaren 10a. Bilbo. Eguerdiko albistegia euskal erdiko irrati publikoetan. Erabaki plataformaren berri eman dute, eta sinatzaileen artean Xabier Arzalluz, Begoña Errazti eta Itziar Aizpurua ageri direla nabarmendu dute, ekimenaren aniztasuna erakutsi nahian. Itziar Aizpurua, noski, ez da Itziar Aizpurua. Itziar Aizpurua da, bai, baina beste bat. Bigarren abizena ezberdina dute. Lehenengoa herri honen historia zatia da, eta Bilbon zegoen. Ezin zuen beste inon egon. Bigarrena Donostian, lehenengoa autonomia kaletik ez pasatzea erabaki zutenekin.

Kazetariek ohartu gabe nahasiko zituzten biak beharbada, baina horrek ez du iraina apaltzen, koherentzia egunero hartzen den erabakia baita. Eta Itziarren semeak garenok, Jokinen alabak maite ditugunok, koherentziaren eskolan daitezkeen irakasle onenak izan ditugu, horrelakoen aurrean sumindu gabe geratzeko.

[ BERRIA, 2008-02-12 ]

2 erantzun

Erantzuna from: 27zapata [Bisitaria] · http://www.27zapata.com
Sumindurik negok, sumindurik geudek. Eta desaogatu beharra zeukagu, LABetan. Elkarren beroa behar diagu, suminduona, sumendirik garaitezinena lortzeko.
08.02.12 @ 22:54
Erantzuna from: Miren [Bisitaria]
Ez dakit ohartu gabe egin zuten baina kontrastatu gabe, bai, behintzat. Eta horrela egin izan oi dute beste hainbat notizi ematerakoan. Komeni zaiena idazten dute, batik bat ezker abertzalea izorratu nahi denean, orduan dena balio du.
08.02.13 @ 17:35

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Paperean tatuatutako hitzak, eguneroko kontuak, kazetaritza, eta beste hamaika begirada...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software