« No time for loveKomunista berriak »

08.02.05

12:21:21 , gaRi* , 197 hitz, 229 aldiz ikusia  
Atalak: Paperean tatuatuak

Interes tipoak

Euskal erdiko eskuin erradikala mozorrorik gabe ageri da beste behin ere. Diotenez, zuzendaritzakideen eskuetara iritsi diren lehen inkestek kezka sortu dute, eta arreta bereganatze aldera, hauteskundeak baino lehen edozer esaten entzungo diegu hurrengo asteotan. Hasi dira dagoeneko. Maltzur. Legez kanporatzaileen eta legez kanporatuen interesek bat egiten dutela esanez, esaterako. Gibela behar du gero.

Politikan aritzeagatik, dozenaka euskal herritarren oheak hutsik ez baleude bezala. Legez kanporatzaileen eta legez kanporatuen etxeetan saminik ezagutuko ez balute bezala. Hemen edozer esatea libre balitz bezala. Senideak alderdi politiko bateko kideak izateagatik astez aste hainbat familiak sakabanaketaren errepideetan bizitza jokatu behar ez balute bezala. Kartzelak eta hilerriak filmetan bakarrik agertuko balira bezala. Eguneroko drama humanoak arbasoen gerrako kontuak balira bezala. Aspaldidanik hainbat lagunen hitzik eta irribarrerik gabe normal biziko bagina bezala. Loiolarik ez balitz bezala.

Gatazka kaleetatik atera eta negoziazio mahaira eraman behar zela entzun genuen Anoetan. Baina negoziazio mahaian argi geratu zen ez legez kanporatuenak eta ez legez kanporatzaileenak ez ziren interesak, ekonomikoak noski, lege zaharrak bezain bedeinkatuak direla batzuentzat, eta interes tipo horiek gatazkaren konponbidea baino gorago daudela, edozein mahaitik kanpo. «Ez da ezer pertsonala, negozioak baino ez». Mario Puzo irakurri ez bagenu bezala. Corleone guztiak ezagutuko ez bagenitu bezala.

[ BERRIA, 2008-02-05 ]

2 erantzun

Erantzuna from: berbetan [Bisitaria] Eposta · http://www.blogari.net/berbetan
Zure artikulua hartu dugu eta gure blogera eraman dugu, zureari lotura eginez.

Izan ondo

Derio berbetan
08.02.05 @ 15:08
Erantzuna from: xaun [Bisitaria]
Txoil ona! Halako ziztadak behar ttiagu denok, erortzen ari zaigun zaparrara azido eta faszistikoaz ohartzeko eta alkartuta aurre egiteko.

Segi hola!
08.02.06 @ 22:46

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Paperean tatuatutako hitzak, eguneroko kontuak, kazetaritza, eta beste hamaika begirada...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software