« Uretako sugeakPartidari begira »

08.03.18

10:39:37 , gaRi* , 202 hitz, 102 aldiz ikusia  
Atalak: Paperean tatuatuak

Inkisizioaren ametsak

Erromatarrek gurutziltzatu eta hiltzera kondenatu zutenean, Mariaren eta Joseren semearen bizitza eredu bihurtu zen apostoluentzat, eta munduan barrena haren hitza, ibilerak eta ikasgaiak zabaltzera atera ziren. Ordudanik, bide luzea egin du kristautasunak, odoltsua mendeetan barrena, eta eskuzabalagoa azken hamarraldietan, bidegabekerien sustraiak erakutsi eta horiek ezabatzeko lan egin beharrean limosna biltzeaz eta banatzeaz gehiago arduratu den arren.

Hala ere, milaka dira gurutzean hil zuten haren oinordeko zintzoak. Benetako kristauak. Berdintasunean oinarritutako mundua amesten dutenak. Baina kezkatuta dabiltza azkenaldian: elizak hutsik daude, santuak egutegia gorriz betetzen duten jaiegunak besterik ez dira, Eguberriak kapitalismoaren merkatu erraldoia bihurtu dira, gazteek apenas ezagutzen dute belaunaldiz belaunaldi honaino iritsi den mezua, eta Aste Santua oporretara ihes egiteko aitzakia besterik ez da. Ez dute etorkizunik ikusten.

Ez kezkatzeko esaten diet horrelako lagunei. Elizak hutsik dauden arren, oraindik ere erraietan tatuatuta dauzkagu inkisizioaren ametsak, eta zikiratuta segitzen dugu. Harreman eredu berriak eraikitzeaz hitz egiten dutenak ere kontraesanen putzutik atera ezinik dabiltza. Ezer ez da aldatu hemen. Oro har, monogamiaren itzalak bahitua du euskal gazterik iraultzaileena ere, eta bekatuak barkatzeko isurtzen den odol bakarra telediarioetan agertzen diren eraildako emakumeena da. Begiratu ispilura, eta ikusiko duzue: inkisizioa osasuntsu dago oraindik, eta ogiak eta arrainak biderkatzea baino mirari handiagoak beharko ditugu sendatzeko.

[ BERRIA, 2008-03-18 ]

3 erantzun

Erantzuna from: Marmolkide [Bisitaria] · http://MARMOL.MUNDUA.COM
Hi pitza pitza inda hago !!
Baina etzakik arrazoirik falta ,
guk bitartean guregan sinistuko dugu .

www.marmol.mundua.com
08.03.18 @ 16:27
Erantzuna from: Tsunamia [Bisitaria]
Esaidazu ondo ulertu dudan, mesedez:
Poligamia al da jenero indarkeriaren aurkako antidotoa?
igual dena nahastu dut.

Euskal Herrian aspaldian iraultzarik ez... kontsumoaren tsunamia, ez besterik.

PD Nik ere nahi nuke, Aste Santuan opor egun bat edo beste izan... ezin, ordea.
08.03.19 @ 00:35
Erantzuna from: gaRi* [Kidea]
Tsunamiarentzat:
igual dena nahastu baduzu, nik ere dena nahastuko nuen, eta ez nuen batere ondo idatziko idatzi nahi nuena. poligamia ez da inondik inora ere emakumeen aurkako indarkeriaren antidotoa. ez dut horrelakorik idatzi nahi izan, eta ezta idatzi ere. bi hitzen esateko, askatasunean eta elkarrenganako errespetuan eraikitako harreman parekideek soilik ekarriko dute egoera honen amaiera.

gai honen inguruan zerbait irakurri nahi izanez gero, eta proposamena onartzen badidazu, oraintxe deskubritu dudan egile bat: alexandra kollontai.
08.03.25 @ 11:50

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Paperean tatuatutako hitzak, eguneroko kontuak, kazetaritza, eta beste hamaika begirada...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software