« Haurra euskaraz erregistratu nahi dugu, besterik ez [II]Tuneatutako buruak »

08.04.24

17:21:14 , gaRi* , 280 hitz, 215 aldiz ikusia  
Atalak: Euskara

Haurra euskaraz erregistratu nahi dugu, besterik ez [I]

Zergak ordaintzen ditugun herritarron eskubideak bermatu beharrean negozioa egiteaz arduratu diren agintarien kudeaketak ondorio sinple bezain tristeak ditu: Euskal Herrian, 2008an, euskaldunok ezin dugu euskaraz bizi.

Ez soilik euskara ofiziala ez den lurraldeetan, Nafarroako hainbat zonaldetan, Lapurdin edota Zuberoan. Euskal Erdiko Autonomia Erkidegoan ere berdin, duela auskalo zenbat urtetik hona hizkuntza ofiziala omen den arren. Iruzurra, eta gezurra.

Haurdun gaude. Lehen alaba espero dugu maiatzaren amaiera alderako, eta haurra euskaraz erregistratu nahi dugu. Ez da egoskorkeria, eskubide kontua baizik. Legeak teorian eskubide hori aitortzen digun arren, ordea, praktikan ez da posible. Erregistroetako liburuak ez daude euskaraz, eta haurrak erdaraz erregistratu behar dira.

Baina gu ez gaude horretarako prest. Euskaraz erregistratu nahi dugu haurra. Hori bezain sinplea. Bikotekidea eta biak Getarian erroldatuta gaudenez [biak herri berean erroldatuta egon ezean, haurra ezinbestean Donostian erregistratu behar da], bertako Bake Epaitegian izan gara gaur gure asmoaren berri emanez. Getarian haurra euskaraz erregistratu nahi duten lehenak garela erantzun digute, eta dauden ‘arazoen’ eta ‘zailtasunen’ berri ematen hasi zaizkigu. Horiek guztiak ezagutzen ditugula eta amore emateko prest ez gaudela esan diegu.

Antzeko egoeran daude haurdun dauden beste zenbait adiskide ere. Zarautzen haurra euskaraz erregistratu nahi duten lehenak dira haiek, eta gure antzera odisea honi ekin diote, dagokien eskubidea bermatu ahal izateko, besterik gabe. Antzera dabil Bilbon bizi den beste zarauztar bat ere, eta baita Arrasateko beste bikote bat ere (hauen odisearen berri, bideo honetan).

Aurrerantzean, beraz, euskara ofiziala omen den herririk euskaldunenean ere gurasoek haurra euskaraz erregistratu ahal izateko dituzten trabak, arazoak eta pasatu beharreko odisea guztia kontatuko dugu lerro hauetan, herritarron eskubideak bermatu beharrean negozioa egiteaz besterik arduratzen ez diren horiek, oraindik lotsarik geratzen baldin bazaie behintzat, zerbait egin dezaten behingoz euskaldunon eskubideak benetan bermatzeko.

3 erantzun

Erantzuna from: IrA [Bisitaria]
...horixe bera egiaren krudela,
harritxintxarrez beteriko bidea, alegia.

Guk otsailaren 22an egin genuen eskaera Zarautzen,
eta IzAr* abuztuan eguzkiratuko zaigu,
baina gaur-gaurkoz ez dugu erantzunik jaso Azpeitiako
epaitegitik.

Elurretan bidea egiten hasiak gara,
gu lehenok lortzen ez badugu ere,
ibilian lortzen da elurretan bidea irekitzea
hatoz hi heure gure atzetik,
erregistratu umea euskaraz!

Intza, Araitz, IzAr*, Ninbe, Manex eta ernatuko diren
gainerako euskal herritar guztien izenean,

mendi tontorreraiño, eutsi eskubideari

IrA




08.04.25 @ 08:41
Erantzuna from: Marmolkide [Bisitaria] · http://www.marmol.mundua.com
Harrigarria bai benetan , oraindikan gure herrian 1000 gauza
euskeraz ezin egin ahal izatea .
Gure politikaerien "hitzak" , bodondate eta ekintzak ez
datoz bat .
Ea denok pixka bat eginez gauza gehiago lortzerik dugun !!

Finaleko eta Denboraldiko , argazki , Iruzkin eta bideoak !
Egin Kllik !!

www.marmol.mundua.com

Zorte on Gari !!
08.04.25 @ 18:13
Erantzuna from: Bedatse [Bisitaria]
Borroka txiki askok garaipen handiak dakartzatelako...

Animo!
08.04.28 @ 15:57

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Paperean tatuatutako hitzak, eguneroko kontuak, kazetaritza, eta beste hamaika begirada...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software